Inprimatu Inprimatu   
2007/12/11

Sortzerakoan urbeltzaren txapela borobila da, baina denboran aurrera egin ahala luzatuz joaten da, ezkila itxura hartzeaino. Zuri kolorekoa da txapela, ezkata zuri okre iletsuekin.

Belazetan, lorategietan eta bide ertzetan agertu ohi da.

 (osorik irakurri)


2007/12/11

Perretxiko batentzat ezohiko kolorea da morea. Oina ezezik, txapela ere urdin-more kolorekoa du ziza hankaurdinak.

Perretxiko gehienak udazkenean agertzen diren arren, neguan eta udaberrian ere agertu izan da ziza hankaurdina.

Perretxikozale batzuentzat jateko orduan oso estimatua da, baina beste batzuei berriz kalte egiten die.

 (osorik irakurri)


2007/11/26
Hala da bai, oso perretxiko goxoa da galanperna. Baina jateko, komeni da hanka kentzea, soilik txapela kozinatzea, hanka ez da hain samurra eta. Badira galanpernaren familian beraren itxura duten beste perretxiko batzuk, hiltzaileak, beraz galanperna hartzerako orduan zihur egon, jangarria dela, bestela basoan utzi.  (osorik irakurri)


2007/11/26

Txapeleko azala kendu behar zaio bai, perretxiiko honi, osterantzean beherakoa eragin dezake. Oso perretxiko arrunta da Soriako pinudietan. Eta ez da inolaz ere onddo zuriaren edo beltzaren mailara iristen, erdipurdiko onddoa da.

 (osorik irakurri)


2007/11/26
Itxura polita du bai esnegorriak, baina zahartu ahala edo eskuekin hartuz gero, segituan berdetzen da. Pinudietan baino ez da agertzen. Perretxiko ona da jateko, eta baita osasunarentzat ere: giltzurrunetako gaitzak baretzeko erabiltzen dute askok esnegorria. Kataluniarren artean oso estimatua da nikaloa.  (osorik irakurri)


2007/11/21
Arabarrentzat oso perretxiko estimatua da. Ondo egozita jan behar da inoiz ere plantxan tripako mina eragin dezakelako. Hala ere, ondo eginda ere astuna gerta daiteke.
Txapela gris iluna eta beisa dauka lamina, berriz, zuriak dira.
Askok maltzurra perretxiko toxikoarekin nahasten ohi dute. Kontuz, zeren eta maltzurra %80ko intoxikazioa eragin dezake.
 (osorik irakurri)


2007/11/21
Jateko modukoa den arren oso perretxiko zale gutxik biltzen dute. Seguruenik, itxuraz beste onddoek bezain erakargarria ez delako.
Haragia airearekin kontaktua egiten duenean urdindu egiten da. Bildu ezkero sukaldean ondo egin behar da. Udaberritik udazkenera bitartean agertzen da koniferoetan eta hosto zabaletan.

 

 (osorik irakurri)


2007/11/21
Koloreak maiz adierazgarriak izate dira eta kasu honetan, behintzat, txapelaren kolore gorriak arriskuaz ohartaratzen gaitu. Perretxiko toxikoa da Gibeigorria okagarria, tripako mina eta gorakoa eragiten du. Uda eta udazkenean agertzen da.  (osorik irakurri)


2007/11/09

Txapel irregularra eta kolore horizta, horiek dira zaldun-ziza orrihoriaren ezaugarriak.

 Duela urte gutxirarte oso perretxiko estimatua zen, baina azken urte hauetan egindako hainbat ikerketak, pozoitxoen saskian sartu dute zaldun-ziza orrihoria.

Herrialde askotan perretxiko honen salmenta eta kontsumoa debekatu dituzte. (Koniferoetan)

Udazkenean agertzen da
Lehen estimatua
Heriotza eragin dezake

 (osorik irakurri)


2007/11/09

Perretxiko hau sukaldean ondo prestatzekotan baino ezin da jan, 70gradutik gorako tenperaturan. Gordinik toxikoa da, odoleko globulu gorriak deusezten ditu eta.

Gero eta perretxiko-zale gehiagok biltzen dute, baina duela urte gutxi arte soilik Galdakaon biltzen zen, eta hortik datorkio izena.

Udaberri bukaeratik udazkenera bitartean agertzen da Galdakaoko lanperna edo ardotsua (hostozabaletan eta koniferoetan).

Gordinik, toxikoa.
Haragia gorritu egiten da.
Pinportak txapelean.

 (osorik irakurri)


Blog honi buruz
Perretxikoei argazkiak ateratzea gogoko baduzu, bidal iezaizkiguzu helbide honetara udazkenloreak@eitb.com. Zure argazkien zai gaude!
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Bilaketa
Azken erantzunak
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) - unai - 2008-10-22 19:37:19
Iroren beste gomendio batzuk - unai - 2008-10-19 22:41:15
HILTZAILE BERDEA (Amanita phalloides) - unai - 2008-10-19 22:36:41
Ilarraka (Lepista nobularis) - Juan Antonio - 2007-12-05 11:38:30
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) - Juan Antonio - 2007-12-05 11:29:59
Atalak
Fitxak (27)
Gomendioak (4)
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Iroren beste gomendio batzuk (2)
HILTZAILE BERDEA (Amanita phalloides) (2)
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) (2)
Ilarraka (Lepista nobularis) (1)
Artxiboak
Blog hau sindikatu