Inprimatu Inprimatu   
2007/11/13

Hirugarrenez, Irok perretxikoen bila joateko gomendio batzuk eman ditu.

Perretxikoak aztertzera joatekotan ohiko saskiaz, makilaz eta labanaz gain tripodea, argazki makina, oharrak apuntatzeko bloga, boligrafoa, gps-a eta tuper warea eraman behar da.

Aztertu nahi direnak hobeto plastikozko kutxa batean sartu.

Adituek nahiago dute perretxiko bitxiak aurkitu gero aztertzeko eta usaintzeko.

Ez dira perretxiko guztiak hartu behar, nahiz eta zaila izan bertan uztea.

Mikologoez eta adituez ikasi behar dugu. Euren gomendioak jarraitzea oso garrantzitsua da.

 (osorik irakurri)


2007/11/09

 Iroren esanen bigarren atala dugu honako hau.

Perretxikozaleak egunsentirako joan behar dira basora.

Basora egoki jantzika joan behar da, lepokoak, belarritakoak, eskumuturretakoak…soberan daude.

Basoan aurkitzen diren perretxiko guztiak hartzea arriskutsua da, horrela eginez gero, jan aurretik aditu batek ikusi behar ditu.

Aritza, pagoa, gorostia, elorria… nahasketa dagoen basoetan perretxikoak ugari egoten dira.

Perretxikoak denon zain daude, aditu eta ez aditu eta denok joan gaitezke basora perretxiko bila.

 (osorik irakurri)


2007/10/23

 

Aste honetan haur talde bat ikusi dugu Aralargo basoetan. Perretxiko bila mendira umeekin joaten bagara komenigarria da haur bakoitzari txilibitu bat ematea. Haurrei esan behar zaie galtzen badira geldirik egon behar dutela eta txilibitua jo dezatela. Horrela segituan aurkituko ditugu galdutako haurrak.

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago pagadiz betetako paraje hau. Aralarren udazkenero makina bat perretxiko ateratzen dira hutsik egin gabe. Baliteke arrazoi horregatik duela 12 mende fraile kuatrila bat etorri eta bertan geratu izana. Garai hartako bakea dario oraindik ere Aralarrek.

Aralarren bezalaxe, Euskal Herriko beste basoetan ere perretxikoak ateratzea nahi badugu, oso garrantzitsua da perretxiko txikiak ez jasotzea. Perretxiko bat hazten denean bere esporak botatzen ditu eta horrela ugaritzen dira perretxikoak. Perretxiko txikiek ez dituzte oraindik esporak helduta eta hartzen baditugu ez dute euren esporak botatzeko aukerarik. Perretxiko handiak aurkitu nahi baldin baditugu mendian, txikiak bertan utzi behar dira. Perretxiko pozointsuak ere bertan utzi behar ditugu.

   (osorik irakurri)


2007/10/15

Perretxiko zale jatorraren lehen araua basora janzkera egokiarekin joatea da. Kalean erabiltzen ditugun jantziak alde batetara utzi eta mendiko bota erosoak, oihal gogorreko galtzak (sasi tartean arantzarik sartu gabe ibiltzeko) eta alkandora edo elastiko egokiak eraman behar ditugu soinean eta jakina, saskia!



Basora beti saskiarekin joan behar dugu. Plastiko barruan perretxikoak usteldu egiten dira eta.

Perretxikoak lurretik txukun ateratzeko labana ere oso garrantzitsua da; zorrotza bada, hobe.

Hurritz-makila ere ez da ahaztu behar. Euskaldunen makila da, basorako hirugarren hanka.

   (osorik irakurri)


Blog honi buruz
Perretxikoei argazkiak ateratzea gogoko baduzu, bidal iezaizkiguzu helbide honetara udazkenloreak@eitb.com. Zure argazkien zai gaude!
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Bilaketa
Azken erantzunak
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) - unai - 2008-10-22 19:37:19
Iroren beste gomendio batzuk - unai - 2008-10-19 22:41:15
HILTZAILE BERDEA (Amanita phalloides) - unai - 2008-10-19 22:36:41
Ilarraka (Lepista nobularis) - Juan Antonio - 2007-12-05 11:38:30
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) - Juan Antonio - 2007-12-05 11:29:59
Atalak
Fitxak (27)
Gomendioak (4)
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Iroren beste gomendio batzuk (2)
HILTZAILE BERDEA (Amanita phalloides) (2)
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) (2)
Ilarraka (Lepista nobularis) (1)
Artxiboak
Blog hau sindikatu