![]() |

Betiko perretxiko-zaleentzat eta adituentzat perretxikorik estimatuena da gibelurdina. Ekainetik azaroa bitartean ateratzen da hosto-zabalen basoetan; batez ere, hariztietan. Gehienetan, goroldio edo belarraren gainean. Gaztetan txapela zurixka den arren, berde kolorea hartzen du heldu ala. Txapelean pekak edo orinak izaten ditu eta ezaugarri horrek bereizten du urretxatik.
(osorik irakurri)
Perretxikoa gaztea bada jateko modukoa da, baina behin zahartuz gero, usain fuerteegia hartzen du. Perretxiko berezia da: oina laburra du eta txapela, berriz, irregularra. Tripakia agertzeko sasoia ere irregularra da; ekainean azaltzen da, udan desagertu eta udazkenean beragertu egiten da hosto-zabaletan zein koniferoetan. Eguberri ostean ere bildu izan dira.
(osorik irakurri)
Gaztetan txapela bildua baldin badu ere, haldu ala txapela zabalduz doa eta 18 zentimetroko diametroa ere hartu dezake hankazorrotzaren txapelak. Jateko ona da, baina adituek diote hobe dela oina ez jatea. Udaberri bukaera eta udazkena bitartean ateratzen da hosto-zabaletan; batez ere, hariztietan.
(osorik irakurri)
Zainzuriaren antza handia du perretxiko berezi honek. Ez da jangarria eta usainduz gero berehala konturatuko zarete zergaitik. Etsai eztenari sekulako kiratsa dario. Uda eta udazkenean agertzen da pinudietan, pagadietan eta hariztietan.
(osorik irakurri)
Batzuentzat jateko moduko perretxikoa den arren, egia esan oso perretxiko-zale gutxik eramaten du etxera. Hosto zabalen basoetan ateratzen da: pagadi, harizti eta gaztainondoetan udan eta udazkenean. Lactarius sendiko perretxikoa da esnekia, eta bere izenak esaten duen bezala, esnea ateratzen zaio txapelean ebakia eginez gero.
(osorik irakurri)
Perretxiko zaleen artean kuttunenetakoa, bai Euskal Herrian eta baita munduan zehar ere. Udan eta udazkenean agertzen da pinudietan zein hostozabaletan. Udako eta udazkeneko onddo zuria antzekoak izan daitezke, baina badituzte elkarrengandik desberdinak egiten dituzten ezaugarriak.

Udazkeneko onddo zuriak txapela marroi-argi kolorekoa du eta txapelaren ertza argiagoa. Udako onddo zuriari, ordea, txapelaren ertza ez zaio zuritzen. Udako onddo zuriak, gainera, oina txapelaren kolore berekoa izaten du, sekula ez zuria.
(osorik irakurri)
Hauxe da Euskal Herrian irteten den perretxiko pozointsuena. Tripako-mina, buruko-mina, samina... Diren eta ez diren min guztiak eragiten ditu! Eta dosi txikian janda ere heriotza eragin dezake. Askotan russulen familiako perretxikoekin nahasten dugu: gibelurdina, gibelberdea eta urretxarekin.
Baina ez da hain zaila gibelurdinak eta phalloidesak bereiztea. Phalloidesak oinean bulba du, arraultza modukoa. Gibelurdinak, aldiz, ez. Txapelaren azpian eraztuna du amanita phalloidesek. Bien artean bereizteko gai ez bagara, bere horretan utzi perretxikoa, hartara ez baitugu atsekaberik eramango eta.

Jende askok urretxa gibelurdinarekin nahasten du. Txapela oso antzekoa dute biek, baina gibelurdinak ez bezala, urretxak ez du arrakalik edo zartadurarik txapelean. Kolore desberdinak hartzen ditu urretxak: morea, lila, berdea, larrosa. Pinudietan zein hosto zabalen basoetan agertzen da: pagadi, harizti eta gaztainondoetan. Sukalderako oso perretxiko estimatua da.
(osorik irakurri).jpg)
Aste honetan haur talde bat ikusi dugu Aralargo basoetan. Perretxiko bila mendira umeekin joaten bagara komenigarria da haur bakoitzari txilibitu bat ematea. Haurrei esan behar zaie galtzen badira geldirik egon behar dutela eta txilibitua jo dezatela. Horrela segituan aurkituko ditugu galdutako haurrak.
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago pagadiz betetako paraje hau. Aralarren udazkenero makina bat perretxiko ateratzen dira hutsik egin gabe. Baliteke arrazoi horregatik duela 12 mende fraile kuatrila bat etorri eta bertan geratu izana. Garai hartako bakea dario oraindik ere Aralarrek.
Aralarren bezalaxe, Euskal Herriko beste basoetan ere perretxikoak ateratzea nahi badugu, oso garrantzitsua da perretxiko txikiak ez jasotzea. Perretxiko bat hazten denean bere esporak botatzen ditu eta horrela ugaritzen dira perretxikoak. Perretxiko txikiek ez dituzte oraindik esporak helduta eta hartzen baditugu ez dute euren esporak botatzeko aukerarik. Perretxiko handiak aurkitu nahi baldin baditugu mendian, txikiak bertan utzi behar dira. Perretxiko pozointsuak ere bertan utzi behar ditugu.
.jpg)
Onddo guztien artean pozointsua den bakarra. Sekulako tripako mina eragiten du! Txapela zurixka du, denbora aurrera joan hala ilundu egiten bazaio ere. Txapelaren azpikaldea eta oinak, aldiz, gorriak ditu. Mendian halakorik aurkitzen baduzu, bere horretan utzi!
(osorik irakurri)
Behar bada ez da onddo-beltza eta udazkeneko onddo-zuria bezain goxoa. Hala diote adituek! Baina oso kalitate handiko perretxikoa da. Txapelaren buelta osoa kolore berekoa du: marroi argikoa. Maiatza eta iraila bitartean ateratze dira pagadietan, hariztietan eta gaztainondoetan batez ere. Jateko primerako onddoa da!
(osorik irakurri)
Ontto-beltzaren oso antzekoa da kaskabeltza eta perretxiko-zale askok ez dituzte bereizten kaskabeltza eta ontto-beltza. Kaskabeltzak txapela kaoba kolorekoa du eta ontto-beltzak, aldiz, marroi iluna. Kaskabeltzak oina oso sendoa du, ontto-beltzarena baino lodiagoa. Udaberria eta udazkena bitartean ateratzen dira pinudietan, hariztietan eta pagadietan batez ere. Oso ontto estimatua da sukaldean.
(osorik irakurri)
Ziza horia edo saltsa-perretxikoa perretxiko-zaleen artean ezagunenetariko bat da. Uda eta udazken aldera topatuko ditugu pinudietan eta hosto-zabalen basoetan; pagadietan eta hariztietan batez ere.
Perretxiko bikaina den arren, perretxiko-zale askorentzat ez da onttoa bezain estimatua. Batez ere saltsak egiteko erabiltzen da.
(osorik irakurri)
Hauxe da perretxikoen erregea, Cesarra. Perretxiko zale askorentzat estimatuena. Txapela laranja kolorekoa du eta laminak eta oina, aldiz, horiak. Amanita guztiek bezala bolba eta eraztuna ditu.
Amanita muscaria edo kuleto faltsuarekin nahastu daiteke. Pozointsua da muscaria, baina elkarrengandik bereizteko nahikoa ezaugarri dituzte:
- Muscariak oina eta txapel-azpia zuriak ditu. Gorringoak, horia.
- Muscariaren txapela gorria da, pinporta zuriekin. Gorringoarena, berriz, laranja.
(osorik irakurri)
Perretxiku hau laranja kolorekoa da. Nahiz eta askorentzat beste perretxiku batzuk bezain estimatua ez izan, perretxiko-zale askorentzat oso gustu honekoa da esnegorria.
Bada esnegorriaren hantz handia duen beste perretxiko bat: Esnegorri faltsua. Esnegorri faltsuak dexenteko tripako mina eragin dezake. Hala ere, biak oso antzekoak diren arren, erraz bereizten dira. Esnegorria pinudietan soilik ateratzen da. Esnegorri faltsua, aldiz, hosto-zabalen basoetan. Beraz, esnegorri bat harizti edo pagadi batean ikusten baduzue, ez hartu! Esnegorri faltsua da.

Kategoriako perretxikua da gibelberde orrizuria. Perretxuku mota honen txapelak kolore desberdinak har ditzake: berdea, berde-horizta, berde iluna eta baita marroixka ere. Txapel azpiko laminak, aldiz, zuriak ditu. Amanita Phalloidesarekin nahastu daiteke biek txapel berdea dutela, baina gibelberdeak ez du ez eraztunik ez eta bolbarik ere.
(osorik irakurri)Perretxiko zale jatorraren lehen araua basora janzkera egokiarekin joatea da. Kalean erabiltzen ditugun jantziak alde batetara utzi eta mendiko bota erosoak, oihal gogorreko galtzak (sasi tartean arantzarik sartu gabe ibiltzeko) eta alkandora edo elastiko egokiak eraman behar ditugu soinean eta jakina, saskia!

Basora beti saskiarekin joan behar dugu. Plastiko barruan perretxikoak usteldu egiten dira eta.
Perretxikoak lurretik txukun ateratzeko labana ere oso garrantzitsua da; zorrotza bada, hobe.
Hurritz-makila ere ez da ahaztu behar. Euskaldunen makila da, basorako hirugarren hanka.

Berezitasun bat du txanpiñoi mota honek; bere anis usaina. Hortik datorkio, hain zuzen ere, bere izena: Anis Azpibeltza. Edoizein motatako basoetan agertzen da, talde txikietan eta batez ere basoetako garbiguneetan.
(osorik irakurri)
Iroren beste gomendio batzuk - unai - 2008-10-19 22:41:15
HILTZAILE BERDEA (Amanita phalloides) - unai - 2008-10-19 22:36:41
Ilarraka (Lepista nobularis) - Juan Antonio - 2007-12-05 11:38:30
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) - Juan Antonio - 2007-12-05 11:29:59
HILTZAILE BERDEA (Amanita phalloides) (2)
Onddo hankagorria (Bolutus erythropus) (2)
Ilarraka (Lepista nobularis) (1)

Inprimatu





