![]() |
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
2007/08/13
Hamaika komeria pasa ondoren Eskoziara iritsi gea Alex eta ni. Ingelesak uzten digun heinean, Edinburgo hiria ezagutu nahi izan degu, bertako eraikuntza ederrak ikusi, bertako jendearekin egon eta janari eskoziarra dastatuko dugu.
Gosetu gera eta zeozer jateko asmoarekin jatetxe batera sartu gara. Guk "tipical scotish" esan eta beraiek arkumea aterako omen digute. Hura ez zen ez arkume ta ez ezer!
Tira-biraka bada ere, azkenean, iritsi gara Ness Lakura. Adi-adi aztertu det ingurua, hurrengo egunean, arraunean behar bezala gurutzatu ahal izateko. Baina lehenengo oztopoari aurre egin beharko diogu: Ontzia hautsita dago! Bidaia luzearen ondorioz zulatu da batela eta konpondu beharra dago.
Une horretan bigarren arazo bat : Alexek whisky museoa ikustera joan nahi du, nik, ordea, batela konpondu nahi dut, biharamuneko erronka egin ahal izateko. Dexenteko eztabaida izan ondoren, beti bezala nik eman behar izan dut amore eta whisky museora joan gara Alexek nahi bezala.
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Mac Korta, Eskoziako errege - trabuko - 2007-09-30 13:05:13
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Atalak
Ontziko liburua (9)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Abentura berriak (5)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu

Inprimatu





