![]() |
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
Beti entzun izan det inglesak oso arraroak direla, eta orain esan dezaket egia dela. Nori bururatzen zaio kontrako norabidetik gidatzea? Hau ez da izan Ingalaterrean izan dugun arazo bakarra. Baina goazen pausuz-pausu.
Alex semea eta biok "Ingalaterra" (euskeraz Ingalaterra omen da, eta ez Inglaterra beti esan dugun moduan) aldera joan gara Ness lakua gurutzatzeko asmoz. Santurtziko portuan trasatlantiko handi horietako batean sartu gara eta momentu hortan bertan hasi dira gure komeriak. Nik ingelesez ezta egunon ere eta nere seme Alexek, aldiz, zeozer bai. Hala ere komeri handiak izan ditugu hizkuntzarekin. Eskerrak itsasontziko kapitainak barkua gidatzen utzi didan!!!
Egia esan itsasontzi handi hauetan ez dago aspertzeko denborarik. Dendak, tabernak, diskotekak, gimnasioa, jacuzzia... denetik aurkitu daiteke.
Gure benetako komeriak Portsmoutheko lurrak zapaltzearekin batera hasi dira. Dakizuen bezela ingles hauek; barkatu, ingeles hauek, kontrako zentzuan gidatzen dute eta ohitutzen kosta zitzaigun. Galduta ere ibili ginen eta bi ordu baina gehiago behar izan genituen bide egokia aurkitzeko.
Azkenean iritsi ginen Eskoziara eta hango ohitura errespetatuz bertako traje tipikoa jazteko aukera izan nuen. Ez nuen sekula pentsatu gona bat jantziko nuenik!!!!
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)

Inprimatu





