Inprimatu Inprimatu   
Igandero, 21:15ean, ETB-1en
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
2007/08/01

Maiatzeko hauteskundeen ostean, Nafarroako panorama politikoa nahasi samar geratu da. Batzuek eta besteek asko dute esateko eta horregatik, iritzi eta ikuspuntu ezberdinen bila abiatu nintzen atzoko saioan. Hori bai, politikarien gertuagoko irudi bat bilatu nahi izan nuen eta politikariak eroso eta gustura sentitzen diren ekintzetan harrapatu nituen.

Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidentearekin Bilboko Arte Ederretako Museoa bisitatu nuen. Arte lanen artean galduta ibili nintzen baina gustora hala ere! Erraztiren laguntzarekin, Oteiza, Zumeta eta beste hainbat artisten lanak ulertzen saiatu nintzen... saiatu behintzat bai!

Nafarroa Bai koalizioko Patxi Zabaletarekin, ordea, mendian bueltatxo bat egitera atera nintzen. Leitzako zelaietatik perretxikotan joan ginen biak. Uztailean perretxiko bila; niri baino ezin zitzaidan halakorik bururatu!

Eta Leitzan bertan, musean jokatu nuen UPNko Pello Urquiolarekin. Enbido eta hordago artean Urquiolaren "Nire hitza bertsotan" liburuaren inguruan mintzatu genuen. Eta partidatxoaren ondoren bertsotan aritu ginen. Guardia Zibilaren aldeko bertso eta guzti!



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak
Mac Korta, Eskoziako errege - trabuko - 2007-09-30 13:05:13
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Abentura berriak (5)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu