Inprimatu Inprimatu   
Igandero, 21:15ean, ETB-1en
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
2007/08/20

Lortu dut! Asko sufrituta, baina lortu dut Ness lakua zeharkatzea. Ez dakit zer izan den gogorrena: euria, hotza, ipurdiko mina, distantzia... Une batean ez nekien bukatzeko gai izango nitzen, baina Euskal Herritik Eskoziara etorri den familiak asko animatu nau eta azkenean lortu dut bukatzea.

Arazoak arraunean hasi baino lehenenago etorri ziren. Txalupa konpondu beharra geneukan, eta ez genuen inondik inora ere behar genuen materiala aurkitzen. Hori da komeria! Egia esan oso urduri jarri nintzen eta munduko santu guztiak izan nituen gogoan. Azkenean supermerkatu batean topatu genituen lanerako tresnak. Gauean berandu arte aritu behar izan genuen konponketa lanetan.

Hurrengo egunean jeiki eta euria gogotik ari zuen. Bertakoek ziotenez aurtengo eurite handiena zen. Hori ere neri tokatu behar!!! Diossssss!!!!

Beroketa ariketak egin eta lanean hasi nintzen. Hiru orduz arraunean ibili ondoren ipurdiko minak ez zidan jarraitzen uzten. Azkenean Alexi laguntza eskatu eta geratu egin behar izan nuen. Izugarrizko kozkorrak nituen ipurdian eta ez nekien jarraitzeko gai izango nintzen. Bapatean nire familia agertu zen laku ertzean eta eman zizkidaten animoek indar-berritu egin ninduten.

Sufrimendu askoren ostean lortu nuen Ness lakua zeharkatzea. 40 kilometro eta 4 ordu arraunean egin ondoren lore sorta eder batekin eta champagne botila batekin hartu ninduten familiakoek. Pozez zoratzen nago!

 (osorik irakurri)

2007/08/13

Hamaika komeria pasa ondoren Eskoziara iritsi gea Alex eta ni. Ingelesak uzten digun heinean, Edinburgo hiria ezagutu nahi izan degu, bertako eraikuntza ederrak ikusi, bertako jendearekin egon eta janari eskoziarra dastatuko dugu.

Gosetu gera eta zeozer jateko asmoarekin jatetxe batera sartu gara. Guk "tipical scotish" esan eta beraiek arkumea aterako omen digute. Hura ez zen ez arkume ta ez ezer!

   (osorik irakurri)

2007/08/06

Beti entzun izan det inglesak oso arraroak direla, eta orain esan dezaket egia dela. Nori bururatzen zaio kontrako norabidetik gidatzea? Hau ez da izan Ingalaterrean izan dugun arazo bakarra. Baina goazen pausuz-pausu.

Alex semea eta biok "Ingalaterra" (euskeraz Ingalaterra omen da, eta ez Inglaterra beti esan dugun moduan) aldera joan gara Ness lakua gurutzatzeko asmoz. Santurtziko portuan trasatlantiko handi horietako batean sartu gara eta momentu hortan bertan hasi dira gure komeriak. Nik ingelesez ezta egunon ere eta nere seme Alexek, aldiz, zeozer bai. Hala ere komeri handiak izan ditugu hizkuntzarekin. Eskerrak itsasontziko kapitainak barkua gidatzen utzi didan!!!

 

   (osorik irakurri)

2007/08/01

Maiatzeko hauteskundeen ostean, Nafarroako panorama politikoa nahasi samar geratu da. Batzuek eta besteek asko dute esateko eta horregatik, iritzi eta ikuspuntu ezberdinen bila abiatu nintzen atzoko saioan. Hori bai, politikarien gertuagoko irudi bat bilatu nahi izan nuen eta politikariak eroso eta gustura sentitzen diren ekintzetan harrapatu nituen.

   (osorik irakurri)

Azken erantzunak
Mac Korta, Eskoziako errege - trabuko - 2007-09-30 13:05:13
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Abentura berriak (5)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu