Inprimatu Inprimatu   
Igandero, 21:15ean, ETB-1en
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
2007/07/23

Aurtengo denboraldia oso txarra izan da euskal futbol taldeentzat. Realak eta Athleticek bereziki asko sufritu dute, baita Alavesek ere. Ugariak izan dira zaleek eman dituzten arrazoi eta teoriak, eta atzo guztiak bildu genituen gure programan.

Athleticen entrenamenduan egon nintzen, Lezaman, eta zurigorrien jokaera salatu nuen, batzuen iritziz modu gogorrean. Nire ustez, jokalariek ez dute guztia ematen zelai gainean; mahai-futbolean jokatzeko ere ez dira gai eta!. Hori egiaztatzeko futbolin partida jokatu nuen Tiko, Zubiaurre eta Luis Prieto lehoiekin. Derbya jokatu genuen, Athletic Realaren kontra, eta Zubiaurrek nirekin jokatu zuen! Realarekin, jakina!

Athleticeko mutilak gaizki aritu dira, baina neskak, urtero lez, ligako txapeldun izan dira. Hala ere, beste behin ere, gabarrarik ez emakumeentzat. Nire traineruan eraman beharko ditut azkenean!

Reala, berriz, bigarren mailara jaitsi da. Nik ezin izan dut ezer egin, baina saiatu behintzat, saiatu naiz. Miguel Angel Lotinarekin izan nintzen eta galdera argia egin nion: nor da Realaren egoeraren erantzulea? Nire ustez, pertsona ugari...

Jesus Aranbarri talde txuri urdineko aurrelari izan zen eta bere golari esker, duela 40 urte, lehen mailara igo zuen talde donostiarra. Lau hamarkada geroago, Realaren jaitsieraren lekuko izan zen nirekin batera.

Bigarren mailan, Alaves izan dugu aurten euskal ordezkari bakarra. Ez da oso fin aritu eta gasteiztarrek argi eduki dute errudunaren izena: Dimitry Piterman. Gehiengoa presidentearen kontra azaldu da, baina bada Piterman sutsuki defendatu duen norbait: ni neu! Dimitryrekin batera izan nintzen palkoan.

 

Ikusi al zenuten programa? Eman iritzia eta komentatu!



Erantzunak:

1. Lotsagarria erreportaia, batez ere Alavesari buruzko partea. Ezjakintasunetik mintzatu zen Korta, ezagutu gabe nola heldu zen tipo hau zuzendaritzara, "berak dirua jarri du" "topikoa" ez da egia eta hor alaveszaleok ezagutzen ditugun hainbat azpijoko egon baitziren.
Korta Mendizorrotzan egon zenean jator jator ibili zen Pitermanen aurkako iritziak jasotzen eta hauek ez zituen atera.
enht - 2007/07/31 10:07:05

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak
Mac Korta, Eskoziako errege - trabuko - 2007-09-30 13:05:13
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Abentura berriak (5)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu