Inprimatu Inprimatu   
Igandero, 21:15ean, ETB-1en
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
2007/07/16
Bastidara egin nuen bidaia atzo; nire asmoa aspaldiko lagun bat bisitatzea izan zen, alegia, Mikel Goñi pilotari ezagun eta polemikoa.


Aspe etxeak azken aukera eman dio Oronozko pilotariari, eta bere egoera fisikoa dezente hobetu beharko du beraz, Mikel Goñik. Ondorioz, lan saio gogorrak eta entrenamendu zorrotzak egin beharko ditu; hainbeste gora-beheren ostean, Goñik goi mailaren bidea hartu nahi du, eta horretarako diziplina gehiago behar du. Lanarekin laguntzeko, ni baino hoberik ez dago!!

 

Zuzenean frogatu nuen pilotariaren egoera. Egun batez trainerua utzi eta pilota entrenatzaile bilakatu nintzen. Arabako udalerrian izan zuen partida bat barrutik bizi nuen eta Goñiren aholkulari izan nintzen. Eraginkorrak izan ote ziren nire gomendioak pilotariarentzat?

Pilotaren mundua gertutik ezagutu eta Goñirekin batera entrenatu nuen frontoian. Eskuko minarekin amaitu nuen eguna Mikelen barreen artean!

Gainera, Kaikura arraun egitera joateko erronka bota nion Oronozkoari eta baietz esan zidan.

Nola ikusi zenuten Mikel Goñi arraunean? Eman zuen iritzia!

 

 



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak
Mac Korta, Eskoziako errege - trabuko - 2007-09-30 13:05:13
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Abentura berriak (5)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu