![]() |
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
Aste honetan patroi lanak egiten aritu naiz, baina trainerua alde batera utzi eta bizikleta hartu dut; kirol gogorra da, baina emozioz betea!

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariekin bi egun igaro nituen Euskal Herriko Itzulian. Miguel Madariaga manager nagusiak leku bat egin zidan taldean eta txirrindularien egunerokotasunean sartu nintzen. Zer pentsatuko ote zuten Mikel Astarloza eta bere taldekideek ikusi nindutenean?
Goizean goizetik hasi genuen eguna, Euskaltel-Euskadiren hotelean txirrindulariekin batera gosari berezia egin ostean, taldearen luxuzko autobusean joan ginen; sukaldea, bainua, dutxa, sofa eta telebista dute autobusean! Nik ere horrelakoak nahi nituzke nire trainerurako!Lasterketa hasitakoan toki pribilegiatutik jarraitu nuen norgehiagoka: Igor Gonzalez de Galdeano eta Jon Odriozolaren zuzendari autotik, hain zuzen. Dirua ordaintzeko moduko esperientzia izan zen!
Etapan zehar txirrindulariak gertu-gertutik jarraitu nituen, eta animoak emateari ekin nion.
Gainera bisita interesgarri bat izan nuen bertan egon nintzenean.... Julian iantzi bera etorri zen nirekin hitz egitera, eta adarra jo ere jo genion elkarri.
Beste programa bat egingo nuke nik orain, txirrindulariek niriburuz duten iritzia jakiteko...
1. Korta lehendakari!!
Ari ari ari - 2007/07/10 11:15:59
2. Creo que estas demostrando que has nacido para entrenar en general. te da igual el deporte que seas. Te propongo como imagen para la enciclopedia en la palabra "Entrenador de Euskadi"
Alain - 2007/07/10 11:18:48
3. Leku hau ez da erderaz hitz egiten ibiltzeko esfortzu txiki bat eskatzen dizuet, arren.
Barbaro - 2007/07/10 11:22:31
4. Joderrrrrrrr gure Korta blogari.....
Katxorro, oraindik dauzkat agujetak zurekin Orion aste bat arrauna egiten pasa eta gero.... agujetak hanketan baina oroitzapen ona bihotzean....
Agur bero bat eta zorte on blogari moduan.....
Honetan ni zu baino polemikoagoa naiz.... nigandik ikasi beharko duzu.....
Igor Basxtreme - 2007/07/14 19:42:52
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)

Inprimatu





