Inprimatu Inprimatu   
Igandero, 21:15ean, ETB-1en
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
2007/07/02

"Itsasontzi baten..." saioko lehen atalean ikusi zenuten bezala, Castro utzi eta Sestao aldera noa Kaiku taldearen kirol zuzendaria izateko. Aldaketa handia izango da arlo guztietan.

Ez da nire lehen aldia Kaiku taldean. 1976. urtean iritsi nintzen Sestaora arraunlari modura. Urte haietan Kontxako 4 badera irabazi genituen. Urte bikainak izan ziren haiek! Kantauri itsasoko erregeak ginen eta inork ez zigun itzalik egiten!

 

 

Gaur egungo egoera, aldiz, guztiz desberdina da. Taldea KAE ligan bigarren mailan dago, instalazioak egoera kaskarrean daude eta egoitza bertan behera utzita dago. Gustora ikusiko nituzke nik Beckham eta Roberto Carlos instalazio hauetan entrenatzen!

Erronka gogorra izango da, baina polita era berean. Nire Santu eta Ama Birjina guztien laguntza eta bedeinkapena beharko ditut Kaiku taldea egoera honetatik ateratzeko. Horretarako lehenengo pausua? Gogor entrenatzea!

Honako bideo honetan Franco nola ezagutu nuen kontatuko dizuet

 



Erantzunak:

1. Kaixo, Jose Luis. Galdera bat egin nahi nizuke Kaikun hasi duzun epe berri honi buruz. Zu beti izan zara aulki mugikorreko gizona, kriston garrantzia eman diozu beti, Castron izan ezik (eta hau normala da). Kaikura joan zinenean 1976ean, Kaikuk ez zuen aulki mugikorra egiten eta zuk aulki mugikorrean sartu zenuen eta nola gainera. Horrela, jakin nahi nuke ea orain ere intentzio berdina duzun edo tostako arraunean ibiliko zareten bakarrik. Badakit aulki mugikorra asko jeitsi dela, Kaikuk oso medio gutxi ditula orain, baina gustatuko litzaidake zu berriro aulki mugikorrean ikustea, ea mutil gazteekin sculler onak ateratzen dituzun, zeren eta gaur egun Euskadin ia bakarrik zortzikoa egiten da eta hori oso tristea da.Ikusi besterik ez dago Gipuzkoan ez direla arraunlari internazionalak ateratzen, eta zerbaitegatik da. Nik garbi daukat scullerrik gabe ez dagoela internazionalik.
Ondo segi. Agur.
Alberto - 2007/07/02 10:35:31

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak
Mac Korta, Eskoziako errege - trabuko - 2007-09-30 13:05:13
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Abentura berriak (5)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu