![]() |
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
Aurtengo denboraldia oso txarra izan da euskal futbol taldeentzat. Realak eta Athleticek bereziki asko sufritu dute, baita Alavesek ere. Ugariak izan dira zaleek eman dituzten arrazoi eta teoriak, eta atzo guztiak bildu genituen gure programan.

Athleticen entrenamenduan egon nintzen, Lezaman, eta zurigorrien jokaera salatu nuen, batzuen iritziz modu gogorrean. Nire ustez, jokalariek ez dute guztia ematen zelai gainean; mahai-futbolean jokatzeko ere ez dira gai eta!. Hori egiaztatzeko futbolin partida jokatu nuen Tiko, Zubiaurre eta Luis Prieto lehoiekin. Derbya jokatu genuen, Athletic Realaren kontra, eta Zubiaurrek nirekin jokatu zuen! Realarekin, jakina!

Aspe etxeak azken aukera eman dio Oronozko pilotariari, eta bere egoera fisikoa dezente hobetu beharko du beraz, Mikel Goñik. Ondorioz, lan saio gogorrak eta entrenamendu zorrotzak egin beharko ditu; hainbeste gora-beheren ostean, Goñik goi mailaren bidea hartu nahi du, eta horretarako diziplina gehiago behar du. Lanarekin laguntzeko, ni baino hoberik ez dago!!
Aste honetan patroi lanak egiten aritu naiz, baina trainerua alde batera utzi eta bizikleta hartu dut; kirol gogorra da, baina emozioz betea!

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariekin bi egun igaro nituen Euskal Herriko Itzulian. Miguel Madariaga manager nagusiak leku bat egin zidan taldean eta txirrindularien egunerokotasunean sartu nintzen. Zer pentsatuko ote zuten Mikel Astarloza eta bere taldekideek ikusi nindutenean?
"Itsasontzi baten..." saioko lehen atalean ikusi zenuten bezala, Castro utzi eta Sestao aldera noa Kaiku taldearen kirol zuzendaria izateko. Aldaketa handia izango da arlo guztietan.
Ez da nire lehen aldia Kaiku taldean. 1976. urtean iritsi nintzen Sestaora arraunlari modura. Urte haietan Kontxako 4 badera irabazi genituen. Urte bikainak izan ziren haiek! Kantauri itsasoko erregeak ginen eta inork ez zigun itzalik egiten!
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)

Inprimatu





