Inprimatu Inprimatu   
Igandero, 21:15ean, ETB-1en
Astero biziko ditudan esperientzia eta bizipen guztiak zurekin komentatu nahi ditut blog honen bitartez, zuk ere zure iritzia eman dezazun. eitb.com-eko langileek hemen idaztea proposatu zidaten eta "zergatik ez?" pentsatu nuen. Eskainiko didaten laguntza aldez aurretik eskertuz, ongi etorri nire ontziko liburura!
2007/06/27
"Jose Luis, blog bat idatziko al zenuke?" galdetu zidan grabatu berri dudan "Itsasontzi baten..." saioko zuzendariak duela aste batzuk. Bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa eman nion. Kotxean sartu, motorra martxan jarri eta etxerako bidea hartu nuen. Behin eta berriz egiten nion galdera berdina nire buruari: "Zer da blog bat?"

Nire alaba askotan saiatu da bere aita internauta bihurtzen, baina alferrik. Nire esku handi hauek arraunei eragiteko prestaturik daude, ez begiratzearekin bakarrik mugitzen den arratoi sentsible bat maneiatzeko. Hala ere, gaur esfortzu bat egin dut eta ordenagailua piztu eta Interneten sartzea lortu dut. "Google" izeneko orri bat ireki zait eta bertan "zer da blog bat" idatzi dut. 255.000 erantzun azaldu zaizkit!!! Ez dut denak irakurtzeko astirik. Zerrenda luze hartako lehenengo erantzunaren gainean "klik" egiten saitu naiz arratoi madarikatu honekin. Minutu pare bat behar izan ditut arratoia nahi nuen tokian jarri eta behar den abiaduran bi aldiz "klik" egiteko.

Begiak pantailara gerturatu eta blog bat zer den irakurtzen hasi naiz: "Blog (edo weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da". Ni bezalako hasi berri batentzat hitz potoloak dira hauek. Irakurtzen jarraitu dut eta azkenean argia ikusi dut: "Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat". Eta nik, Jose Luis Kortak, asko dut esateko.

Ongi etorriak nire blogera!

Erantzunak:

1. Aupa Korta,

Asko pozten gaitu zure berri izatea blog honen bitartez. Egia bai, nork esango luke hemen amaituko zenuenik, sorpresa handia izan da zu hemen aurkitzea. Nik uste esperientzia polita izango dela guztientzako; zuretzako, esperientzi berria, eta guretzako, irakurleentzako baita, hainbeste urtetan itsasoan dihardun pertsona baten egunerokoak irakurtzea ez da egunero ikusten.

Animatuko al dira gure gurasoak ordenagailua erabiltzen zu bezala? :)

Arraunlari guztiak izango dituzu gaur gauean telebistara itsatsita,ea zerekin harritzen gaituzun!

Bidai ona izan ta ondo segi!
Agur bero bat,
Laster arte

txoriAskea - 2007/07/01 20:58:41


2. Kaixo Jose Luis.
Hau falta zen, orain idazlea bihurtzea. Lehenik arraunlari,gero aktore eta orain idazle. Ondo saiatzea eta pasatzea besterik ez dizut opa, eta arraunean erakutxi duzun kemen erdia jarri ezkero ziur interesgarria gertatuko zaigula.
Zure ibilbidean gehien arritu ninduna, arraunean Donostia eta Castro lotu zenuenean erradankoa izan zen, alegia horrenbeste urteetan arraunean ez dakit zenbat lekutan estropadak egindakoa, eta pasiuan ibiltzeko aukera bazegoela ohartu ziñela. Marka !!!
Beno, hemen agertuko gara noizean behin eta eskaera bat, orain idazten hasi zarenez, zergatik ez traineruko arraunaz liburu teknikoren bat (edota gehiago, dakizuna kontuan hartuta), arlo horretan berde gaudenontzako lagungarria izan ziteken...
Agur bero bat eta Izan Hüntsa.

IÑIGO

IŅIGO EGIGUREN - 2007/07/02 23:43:06


3. blog honetan pare bat mezu jarri det eta ezabatu egin dituzte.
Dirudienez, kortarekiko gauz honak bakarrik jarri daitezke.
lotsagarria!!!!
(nahi ezkero, mezu hau ere ezabatu)
oriyo - 2007/07/03 12:41:38


4. Kaixo Jose Luis,
Lerro hauen bitartez zorterik onena opa dizut programa berri honekin.
Jende askok fama txarra jartzen dizu bainan hori zure osotasunean ezagutzen ez zaituztelako da.

Ortzaikatar baten alaba naiz, Bixentiko zenaren biloba, eta bera hemen egon ez arren seguru zure gisa, itsasoan zehar dabilela.

Muxu bat eta aupa Ortzaika
Goizane - 2007/07/03 17:38:32


5. i joxe luis, getaiai in diozuena lotsagarriya.

Borratu naibazue.

EITB:ATHLETIK TELEBSTA.
Real! - 2007/07/08 13:08:04

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Azken erantzunak
Mac Korta, Eskoziako errege - trabuko - 2007-09-30 13:05:13
Mac Korta, Eskoziako errege - TRABUKO - 2007-09-30 12:53:46
Euskal futbol taldeak, kili-kolo - enht - 2007-07-31 10:07:05
Euskaltel Euskadirekin - Igor Basxtreme - 2007-07-14 19:42:52
Euskaltel Euskadirekin - Barbaro - 2007-07-10 11:22:31
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Abentura berriak (5)
Euskaltel Euskadirekin (4)
Mac Korta, Eskoziako errege (2)
Castrotik Sestaora (1)
Euskal futbol taldeak, kili-kolo (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu