Inprimatu Inprimatu   
2006/11/10

Oraingoan ni naiz gauza arraro bat pasatu zaiona. Oso arraroa. Nik uste nuen horrelako gauzak, gure gelako Oihane kursi horri bakarrik pasatzen zitzaizkiola… Baina keba.

Kontua da, gure ama teatroa egitera apuntatu dela eta bere ikaskideetako bat gure adinekoa dela: Benito. Ez da mutil tipikoa, nik zer dakit, Jon edo Harkaitz bezalakoa adibidez. Betaurrekoak ditu, alkandora ortero samarrak janzten ditu, esternoia puzten zaio eta gauza guztiei buruz hitz egiteko gai da… baina plasta izan gabe. Berezia da.

Aitak pakete apur bat hartu dio, ze joan den egunean afaltzera etorri zen gure etxera eta oso inteligentea denez (Benito. Ez gure aita) ba aita gaizki utzi zuen behin baino gehiagotan guztion aurrean. Nik uste aitak bere inbidi apur bat duela.

Hala ere, ez naiz harritzen, ze pasada bat da zelango gauza bitxiak esaten dituen Benitok: nire izena zeukan kantari hura nor zen bazekien eta azaldu zidan, berari Benito izena jarri ziotela, gurasoei horrela deitzen zen kantari prehistoriko bat gustatzen zitzaielako.

Benito Lertxundi

 Ez dakit zergatik, baina azken boladan, gure etxera noiz etorriko zain egoten naiz askotan. Amak teatroa ensaiatu behar duenean beti agertzen naiz han, berekin egoteko.

Izan ere, benetan, oso mutil berezia da. Guapoa ere bai, baina batez ere berezia.

Ez zaizue iruditzen?

Muxuak denentzat

p.d. Ai ama! Idatzi dudana irakurri dut eta gure klaseko Oihane baino kursiago jartzen ari naiz!

 (osorik irakurri)
Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)