Inprimatu Inprimatu   
2007/04/02

Oporretara goaz, bukatu dira gure familiaren aurtengo abenturak.

Oso ondo pasa dut nire kontuak hemen zuekin konpartitzen. Aitaren erokeriak, Antton eta amonaren ideia zoroak, Maider eta Manuren istorioak (azkenean liatu egin dira!)... guztiak dakizkizue, beraz, kasi gure familiakoak zarete zuek ere!

Irailean itzuliko gara telebistara. Bitartean ondo ondo pasa, asko asko gogoratu gutaz eta muxu pilo pilo jaso nire eta nire familia guztiaren partez.

Laster arteeeee!!!!

p.s. Aitak ostiralean kontzertu bat eman zuen tabernan Oleg eta bere lagunekin. Sakatu hemen kantu bat entzuteko:

 (osorik irakurri)
2007/03/16

Kaixo Aspaldikoook!

Bihurrikeria txiki batengatik, joan den aste osoa zigortuta pasa nuen, eta horregatik ezin izan nuen ezer idatzi hemen.

Baina bueno, gurasoei ja pasa zitzaien joan den asteko haserrea, eta aste honetan... ba beste bat etorri zaie. Oraingoan, amonak Maiderri eta niri erakutsi digulako gauzak lortzeko oso gauza interesante bat: Santuak.

   (osorik irakurri)

2007/02/12
-Ama lasaitu, azkenean Martintxo gurea dela frogatu den arren, lehen bezain zorotuta jarraitzen duelako.

-Mate-ko 56. orrialdeko ariketak egin.

-Aitarekin saskibaloira jolastera joan; jubilatu egin dute eta asper asper eginda dago.

-Amonari burutik kendu mingainean piercing bat egitea.

-Janireri 20 euro pagatu, gimnasiako maisu Josuri txikle bat aulkian pegatu eta apustua irabazi zidalako.

-Aspiradorea pasa.


Aiiii!!! Ze gogorra den 11 urteko neska baten bizitza!  (osorik irakurri)
2007/01/26
Aste honetan, aitaren liburu bat irakurtzen egon naiz: Carl Sagan-en “Cosmos”, munduaren jatorria eta horrelako gauzei buruz…











Egia esan, nahiko arraro dago idatzita eta gauza pila bat ez ditut ulertu, baina beste batzuk nahiko flipanteak iruditu zaizkit! Jode! Planeten kontuak eta interesatzen bazaizkizue... ez nizueke esango ez irakurtzeko.

Niri irakurtzea gustatzen zait, baina gustatzen ez zaidana ikastolatik bidaltzen dizkiguten liburuak dira. Ez liburu horiek, justu, txarrak direlako (batzuetan bai, e!) baizik eta derrigortuta irakurri behar ditugulako eta gainera, epe baterako!

Adibidez, “Datorren astearterako liburua irakurrita izan behar duzue. Azterketa egingo dizuet” esaten badu irakasleak... ba txapa bat da, ze mundu guztiak behartuta irakurtzen du, gogorik gabe, eta azkenean, nazka hartzen diezu liburuei, ikastolako etxerako lanak direlako!

Niri irakurtzea gustatzen zait, asko irakurtzen dut. Baina nahi dudana eta nahi dudanean! Ez derrigortuta eta azterketa bat egiteko!!

Niri gehien gustatu zaizkidan liburuak, ondoen pasarazi didatenak, nire kabuz irakurritakoak izan dira. Horregatik, jolas bat proposatu nahi dizuet, ia animatzen zareten.

Bakoitzak, berari asko gustatu zaion liburu bat esan behar du eta zergatik gustatu zaion. Ia guztion artean zerrenda bat egitea lortzen dugun, liburu polit batzuk bilduz, gero, gogoa ematen digunean, zer irakurri jakin dezagun.

Nirea: METRO BATEKO LETRAK deitzen da. Julen Gabiria idazlearena da.


Zergatik gustatzen zaidan asko? Ba oso istorio bereziak kontatzen dituelako, kolore guztietako jendea agertzen delako, eta batez ere... oso modu barregarrian hitz egiten dutelako bertako pertsonaiek. Protagonista, nire adineko neska bat da, Nadia, eta berak idatzitakoekin ederki pasatu nuen.

Liburuari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, (zertaz doan...) sakatu hemen.

Bueno ba horixe da nirea.

Orain zuen txanda. Bakoitzak liburu bat eta zergatik gustatu zaion.

Animatzen zarete?  (osorik irakurri)
2006/12/22
Azkenean heldu dira gabonak eta aste honetan, hortero ultraplastaren bat niretzako lore sortak eta sortak bidaltzen ibili da.

Lehenengo bat



Gero beste bat



Eta horrela gelditu gabe, bata bestearen atzetik.

Lerdo halakoak dirutza bat utzi du loretan, eta horrekin nahikoa ez eta gainera, lore sortek maitasun mezu super kurtsiak izaten zituzten beti tarjeta batean idatzita!!! Mesedez!!!!

Ez dakit nor izango den bidaltzen dituen txoroa. Benitori ere kontatu diot eta oso aurpegi arraroa jarri du, suposatzen dut berak ere flipatu egingo zuela hain jende horteroa dagoela ikusita.

En fin, loreak bidaltzen dituena dena dela, nik ere oparituko nizkioke batzuk: Asunak!! Eta gorputz osotik igurtziko nizkioke!!!


Gabon zoriontsuak pasa!!!!  (osorik irakurri)
2006/10/06
Kaixo denori,

Hau da hemen idazten dudan lehenengo aldia eta apur bat nerbiosa nago ze ez dizkizuet aurpegiak ikusten eta ez dakit kasu egiten ari zareten edo aharrausika. Bueno, agian kasu egiten ari zarete eta gainera aharrausika, aspertuta zaudetelako. Horregatik, nago nerbiosa, ez dizkizuedalako aurpegiak ikusten.

Egia esan ez dakit oso ondo zer idatzi hemen, ze hau irakurriko duzuen gehienok ez zaituztet ezagutzen, eta oso zaila da ezagutzen ez duzun jendeari norbere gauzak kontatzen hastea, batez ere ez badiezu aurpegia ikusten.

Kontua da egun hauek (nire familian ia guztiak bezala) nahiko arraroak izan direla: gero eta gutxiago ulertzen ditut helduak. Txikia nintzenean esan zidaten haurrak Parisetik ekartzen zituela zikoin batek (eta nik pentsatu nuen rollo bat zela, ze Disneylandiara joan ginenean konprobatu nuen ze urrun dagoen Paris, eta jaioberri gaixoek zikoin baten mokoan hegaz eta euriarekin hain bidaia luzea egin behar izatea...) baina bueno, gero esan zidaten ezetz, gezurra zela guztia eta aitak bere pitilina amaren aluan sartuta, ama haurdun gelditzen zela eta horrela jaiotzen zirela umeak mundura. Eta egia esan hori zikoinarena baino askoz logikoagoa zen, eta gainera nire anaiatxo Martintxo jaiotzera zihoanean, gogoratzen naiz amak tripa guztiz puztuta izan zuela, beraz, egia izango zela pentsatu nuen eta sinistu egin nien.  (osorik irakurri)
Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)