![]() |
2007/03/16
Kaixo Aspaldikoook!
Bihurrikeria txiki batengatik, joan den aste osoa zigortuta pasa nuen, eta horregatik ezin izan nuen ezer idatzi hemen.
Baina bueno, gurasoei ja pasa zitzaien joan den asteko haserrea, eta aste honetan... ba beste bat etorri zaie. Oraingoan, amonak Maiderri eta niri erakutsi digulako gauzak lortzeko oso gauza interesante bat: Santuak.
Bai bai, gauza guztietarako santuak daude, eta bakoitzari apur bat pelota egiten badiozu... ba ala! Badago! Lortu duzu nahi zenuen hori!
Ez dakit kasualitatea den edo benetan santuek botere ultrasonikoak dituzten, baina guri, zaldi lasterketa batekin behintzat funtzionatu digu: 5.000 euro apustu egin genuen, santuaren babesean, zaldi baten alde... eta irabazi!!!!
Ez dakit benetan funtzionatzen ote duten santuek, baina ni, badaezpadan, Erreala ez jeisteko errezatzen hasi naiz...
Erantzunak:
1. Kaixo Janis
ba nik uste dut santuen hori guztia gezurra dela, ez direla esistitzen
Jone - 2007/03/18 14:21:01
2. Aupa Janis!!!
Pasa den astean kezkatuta ibili nintzen ez zenuelako ezer kontatu. Niere zigortuta egon nintzan eta gaur irakurri dudanean farre egin dut.
Ah1 nire amamak ere santuak maite ditu eta sanpankrazio bendito, esan du askotan. Behin eleza batetan kandelak ipini nituen berarekin eta asko gustatu zitzaidan santuei kandelak jartzea.
agur
izaro - 2007/03/21 18:40:37
4. neuk santutan ez dot sinisten baina fedea oso hondoratuta izan arren jaunartzea eta horrek gauzak einda dekotez (zoritxarrez)
oindino santutan sinisten jarraitzen dozu?
Itxaso - 2007/04/09 00:10:00
Iruzkin bat egin
Janiskeriak
Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...
Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26
Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)

Inprimatu






