Inprimatu Inprimatu   
2007/03/26

Badakizue nola egoten diren aldizkarietan zure bikote perfektua aurkitzeko galdeketa txorra samarrak?

Ba hori dela, eta bestea dela, badirudi Kupido, aste honetan gurera iritsi dela. Ze aspergarria!!!

Kontua da, gure inguruko bikotetxoak, hortxe ibili direla aste osoan, tontoak bezala margarita bati hostoak kentzen. Maite nau, ez nau maite.... pfff! Ze rolloa!

   (osorik irakurri)

2007/03/16

Kaixo Aspaldikoook!

Bihurrikeria txiki batengatik, joan den aste osoa zigortuta pasa nuen, eta horregatik ezin izan nuen ezer idatzi hemen.

Baina bueno, gurasoei ja pasa zitzaien joan den asteko haserrea, eta aste honetan... ba beste bat etorri zaie. Oraingoan, amonak Maiderri eta niri erakutsi digulako gauzak lortzeko oso gauza interesante bat: Santuak.

   (osorik irakurri)

2007/03/05

Ikusi zenuten ostiralean, Martintxok esan du bere lehen hitza. (Nahiz eta oraindik ez garen ados jarri ZE HITZ izan zen...)

Kuriositateagatik, zuek badakizue zein izan zen zuen lehen hitza? Galdetu gurasoei eta gero kontatu hemen guztiok, bale?

 (osorik irakurri)
Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)