Inprimatu Inprimatu   
2007/02/26

Nik badakit nolakoak diren nire gurasoak. Beraiekin bizi naiz, beraz, pentsa! Baina, ez nekiena zen, beste etxe batzuk hain hain hain ezberdinak zirela!

Ikastolako lagun batekin harreman handia egin dut azken asteetan, Montserekin, eta horregatik, bere etxera ere askotan joan naiz. Eta harrituta itzultzen nintzen klaro: ze nire etxean guztia oihua, katxondeoa eta desastrea den bitartean, Montseren etxean, bere gurasoak super edukatuak ziren. Kristoren begiruneaz tratatzen gintuzten….


Kontua da, gurasoei hau kontatzean, amari batez ere (badakizue apur bat histerikoa dela) kristoren zarpail konplejua sartu zitzaiola. Eta horregatik, aste guztia pasa du “klasea” eduki nahiean: arraro hitz egiten, oihukatu gabe, etxea garbi garbi mantentzen…

Baina ez dena ez da, eta nire gurasoak diren bezalakoak dira eta punto.

Eta gauza bat esango dizuet, gainera: Bi aldiz pentsatu eta gero: Nik nahiago ditut horrela!!!
Erantzunak:

1. niri zure gurasoak nolakoak diren asko gustatzen zait. oso majuak eta alaiak dira. Nik ez nituzke aldatuko.
maitane - 2007/03/04 17:33:08


2. aupa janis!!!!ezetz asmau nor naizen?montse!!1(ane)!jej.nireak bai estilosoak.aio wpxm!

ane - 2007/03/23 23:15:17


3. baia zure gurasoak kristonak dira ezin dira aldau inoiz
Itxaso - 2007/04/09 00:20:14

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)