Inprimatu Inprimatu   
2007/02/19
Sekretu bat kontatuko dizuet. Nire ustez, Manuri (Gure etxeko osaba nagusia, badakizue) Maider gustatzen hasi zaio (Gure etxeko ahizpa zaharrena, badakizue).

Kontua da, Manu etxetik bota duela Marikorok (Gure etxeko amona martxosak, badakizue) eta Manu Maiderren ganbarara etorri dela bizitzera aste honetan, Martín kontra bazegoen ere (Gure etxeko aita jubilatua, badakizue).



Ba astebeteko tarte horretan, Manuk Maiderrekin ligatzeko estrategia piiiiiiiloa erabili nahi izan ditu:

GETA (Gogorrarena Egin Ta Agoantatu)

ZITA (Zeloak, Inbidia Ta Amorrua),

BMW (Benga Maider Wazemank)

eta beste asko ere bai….

Baina alperrik! Ze noski, Maider Maider da, (Gure etxeko ahizparik zaharrena, badakizue) eta Manu ohartzerako mutil berri batekin ligatu eta Manu ganbaratik bota du.

Asike, oso bikote ona egiten duten ez dakidan arren, azkenean nork lagundu beharko dion Manuri Maiderrekin, norbaitek laguntzekotan? Noski, nik. (Gure etxeko neska helduenak, badakizue)
Erantzunak:

1. Manu lasai Maider gero ortxe etorriko zaizu zure bila asike trankil!eongogatxik
maria - 2007/02/20 09:54:13


2. argi dau bikote bat sortuko dala maider ta manun artien
estrategian izenak guste daztez jejeje
Itxaso - 2007/04/09 00:23:51

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)