Inprimatu Inprimatu   
2007/01/26
Aste honetan, aitaren liburu bat irakurtzen egon naiz: Carl Sagan-en “Cosmos”, munduaren jatorria eta horrelako gauzei buruz…











Egia esan, nahiko arraro dago idatzita eta gauza pila bat ez ditut ulertu, baina beste batzuk nahiko flipanteak iruditu zaizkit! Jode! Planeten kontuak eta interesatzen bazaizkizue... ez nizueke esango ez irakurtzeko.

Niri irakurtzea gustatzen zait, baina gustatzen ez zaidana ikastolatik bidaltzen dizkiguten liburuak dira. Ez liburu horiek, justu, txarrak direlako (batzuetan bai, e!) baizik eta derrigortuta irakurri behar ditugulako eta gainera, epe baterako!

Adibidez, “Datorren astearterako liburua irakurrita izan behar duzue. Azterketa egingo dizuet” esaten badu irakasleak... ba txapa bat da, ze mundu guztiak behartuta irakurtzen du, gogorik gabe, eta azkenean, nazka hartzen diezu liburuei, ikastolako etxerako lanak direlako!

Niri irakurtzea gustatzen zait, asko irakurtzen dut. Baina nahi dudana eta nahi dudanean! Ez derrigortuta eta azterketa bat egiteko!!

Niri gehien gustatu zaizkidan liburuak, ondoen pasarazi didatenak, nire kabuz irakurritakoak izan dira. Horregatik, jolas bat proposatu nahi dizuet, ia animatzen zareten.

Bakoitzak, berari asko gustatu zaion liburu bat esan behar du eta zergatik gustatu zaion. Ia guztion artean zerrenda bat egitea lortzen dugun, liburu polit batzuk bilduz, gero, gogoa ematen digunean, zer irakurri jakin dezagun.

Nirea: METRO BATEKO LETRAK deitzen da. Julen Gabiria idazlearena da.


Zergatik gustatzen zaidan asko? Ba oso istorio bereziak kontatzen dituelako, kolore guztietako jendea agertzen delako, eta batez ere... oso modu barregarrian hitz egiten dutelako bertako pertsonaiek. Protagonista, nire adineko neska bat da, Nadia, eta berak idatzitakoekin ederki pasatu nuen.

Liburuari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, (zertaz doan...) sakatu hemen.

Bueno ba horixe da nirea.

Orain zuen txanda. Bakoitzak liburu bat eta zergatik gustatu zaion.

Animatzen zarete?  (osorik irakurri)
2007/01/19

Kaixo denoi!

Badakizue nire ahizpa Maiderri aspaldian sartu zitzaiola buruan “heldua” izan nahia eta geroztik independizatu egin dela gutxienez sei aldiz eta beste hainbestetan itzuli. Nik gogoratzen dudala… baserri batean, inmigrante batzuekin, opus deiko batzuekin eta okupa batzuekin egon da bizitzen. Ikusten duzuenez, gauzak argi dituen neska da nire ahizpa.

Kontua da, orain, urte berriarekin, berriro itzuli dela etxera eta ze lata!! Oraingoan, nire logela okupatu du! Biok logela konpartitu behar dugu eta kokoteraino nago! Ez dago berarekin bizitzerik! Ez dit uzten bicicleta logelan izaterik, lehengoan errugbi baloia leihotik behera bota zidan, bere tanga eta sujetadoreak botata uzten ditu alde guztietan… (lehengoan, ikastolako motxilan topatu nuen bat! Pentsa ze lotsa ikusi ez banu eta klasera horrekin joan banintz!). En fin, desastre hutsa!

Maiderrek ere ez du horrela segitu nahi, dio “bere independentzia” izan nahi duela, behintzat logelan (Ke morro!) eta aitari, ganbara bere logela bihurtzeko eskatu dio.

Baina aitak ez dio kasurik egiten. Ze aita eta ama, aste honetan, zoro moduan ibili dira, guztiz alteratuta, Martintxo haurtzaindegira joan delako lehen aldiz. Kriston paranoia izan dute buruan, ia nola utziko zuten bakarrik, ia han ondo egongo zen, ia ez ote zuten bahituko…

Niri harrigarria egin zait, ze amonak esan zidanez, Maider eta biok haurtzaindegira joateko garaia izan genuenean ez zitzaien berdina pasatu. Maider haurtzaindegira eramatean, apuroaren ordez kriston lasaitua hartu zuten, ezin baitzuten gehiago agoantatu. Eta ni joateko garaia heldu zenean ere ez zuten apurorik izan…. Ez zirelako konturatu haurtzaindegira joateko adina nuela eta ez nindutelako eraman.

Datorren astera arte!!  (osorik irakurri)
2007/01/19
Aste osoa egon da aita petralduta irratiko lankide batekin. Lehen lanpostu xume bat zeukan, baina igo egin zuten eta ordutik harreman handiagoa du aitarekin. Eta kontua da, aitak dioenez, tipoak “tik” bat daukala hitz egiterakoan eta inguruko guztiei Karmele liseri aparatua ikasi genuenean baino nazka ematen diela.

Aitak aste osoan ez du beste gairik izan afarietan, lankide guztiak saiatu direla tipoari esaten “tik” horrek molestatu egiten ziela.... baina alperrik! Ez omen zen konturatzen.

Olegariok adibidez, Anasagastiri elkarrizketa bat egin behar ziotenean, “tik”ei buruzko kantu bat prestatu zuen. Baina tipoa enteratu ere ez berarengatik zela!

Begira, hau da kantua, ez esan ez dagoela argi! Kantua hemen

Azkenean, lankideak beste lan bat topatu du eta ez dute gehiago ikusiko. Eta orain, aita, ez daukanez berataz kejatzerik. Hatzazkalak jaten omen ditut eta hori tik bat omen da!

Bera bai tik-is mikis!  (osorik irakurri)
2007/01/05
Kaixo denori,

Bart erregeak etorri dira gure etxera eta beti bezala, aita tartean egonda, ezusteko bat baino gehiago egon da.

Niri, egia esan, oparien kontuak eta ilusio gehiago egiten zidan lehen, txikiagoa nintzenean, baina bueno, oraindik ere gustatzen zait. Inoiz ez dago gaizki erregaluak jasotzea.

Data hauek daukaten okerrena bukatzen direla da. Ze berriro itzuli behar dut ikastolara... eta matematikako sudurluzearen oihuak aguantatu... eta Benito egun osoan atzetik eduki lapa bat bezala....

Aix! Deprimitu aurretik banoa kalera. Agian norbait partidutxo bat jokatzera animatuko da eta!

Klaseko batek esaten duen moduan: ZORRI ONAK ETA URDE ZERRI ON DENOI!  (osorik irakurri)
Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)