Inprimatu Inprimatu   
2006/12/15
Kaixo txikita,

Azken boladan, askotan, zure kontuetan sartu izan naiz eta horregatik, barka nazazun idazten dizut gutun hau.

Joan den egunean oso triste zebiltzan Benito beste neska batekin musuka ikusi zenuelako... eta ez dizut gezurrik esango: poztu egin nintzen apur bat, badakizulako niri ez zaidala mutil hori gehiegi gustatzen.

Baina geroago, musu horren istorioa zein zen jakin dut: Bere klaseko neskak jolasean dabiltzanean, galtzen duenak klaseko arraroenari, Benitori musu eman behar dio, prenda modura. Horixe izan zen zuk ikusi zenuena. Beraz, ez jarri triste Janis, ez daukazu eta batere motiborik!

Ez dakit noiz irakurriko duzun hau, baina tira, jakin dezazula ez duzula zertan kezkatu. Barkatu zuri idazteko zure bloga erabiltzeagatik, (berriro ere zure kontuetan sartu naiz, hau marka!) eta bueno, hau irakurtzen duzunean haserretzen ez bazara, etorri gure logelara eta emadazu musutxo bat. Baina ez klaseko neskek Benitori bezala, e? Nik benetakoa nahi dut!!

Agur txiki, besarkada bat.

Zure aita, Martin

P.S. Datorren larunbateko partidan jo ta ke, aitu?
Erantzunak:

1. Trankil, aita, badakit nolakoa zaren. nik ere maite zaitut Janis p.s. Larunbateko partidan kaña!
Janis - 2006/12/17 23:18:36


2. Kaixo,
ez naiz janis.Baina " oso ondo egin duzula hau idazten"esan behar dizut.
Eta Jainisen aldetik badakit beti ez bada ere, barkatuko dizula.(ez bada zuk egiten dituzun jaleo eta lio horiek Benitorekin.)

Eta badakit kaña handia emango duela partidoan.
BESTE BAT ARTE!!!
leire artozki - 2006/12/27 20:33:29


3. kaixo guapa
asko gustatzen zait zu telebistan ikustea.Nik 8 urte ditut eta zarautzen bizi naiz. Oso ondo agertzen zara telebistan eta parre asko egiten dut.
muxu aundi aundi bat


lore






lore - 2007/01/03 13:32:46


4. kaixo nire lagun batekin nago ni lore nahiz eta nire laguna miren idatziko al diguzu zeozer? Mesedes muxu erraldoi bat lore eta miren

lore - 2007/01/03 18:51:31


5. KAIXO JANIS:
ZURE PROGAMA IZUGARRI GUSTATZEN ZAIT BATEZ ERE ZURE GURASOAK ETA MARIKORO JEJEJE.
ZU ERE IZUGARRIA ZARA ETA PENTSATZEN DUT ZURE AMAREKIN ANTZERKITARA JOATEN ZEN HORREKIN IZUGARRIZKO PAREJA EGITEN DEZUTELA.
ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!
SOBABE ETA RE ONENAK!!!!
ALAITZ EUSKADI - 2007/02/03 17:24:31


6. polita iruditzen zaizu alabaren blogean sartzea?
mesedez intimitate pixkat
:D
Itxaso - 2007/04/09 00:51:18

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)