Inprimatu Inprimatu   
2006/11/17

Aupa lagunok:

Orain ulertzen dut zergatik den Maider hain jeloskorra. Familiatik datorkio, aitarengatik konkretuki. Ze gure aita, benetan plasta dago azken boladan! Benito ezagutu nuenetik kristoren zeloekin dabil eta egun osoa ematen du ni erosi nahian, berarekin egon nadin eta ez Benitorekin

Pentsa, lehengoan, Benitorekin joan ez nedin Sustrai Colina bertsolaria ekarri zuen tabernara, niri ilusioa egingo zidalakoan. Niri! Ikastolan zortziko txikiak egiterakoan klaseko baldarrena naiz-eta! (Ta gainera, Sustrai baino guapoagoa Amets Arzallus da...).

Bueno eta horren aurretik, beste behin, bi mutil etxera ekarri zituen niri futbolean beraiekin jokatzea proposatzeko, ordezko bezala.

Pardilloak! Ni ordezko? Hoiekin? Nik errugbian jokatzen dut, gogorragoa da-ta! Eta titular gainera!

Enpin...

Baina txarrena ez da hori, txarrena da honengatik guztiarengatik aita eta ama eztabaidan hasten direla bitik hirutan. Eta Benitok dio, bere gurasoak ere horrela hasi zirela…. Eta orain bananduta daude.

Hala ere, barru barruan nik badakit gure aita eta ama ez direla bananduko. Pasatzen dena da, beren elkar maitatzeko modua horrelakoa dela, zaratatsua. Elkar maite dute… baina oihuka.

Entzun duzue garrasia? Nire ama zen, afaltzera joateko deika.

Hurrengora arte!!!

Erantzunak:

1. Aupa Janis

Gaur sartu naiz lehenengo aldiz zure blogen eta asko gustau zittela esateko nizun.

Lengon ikusi non Sustrai eon zela, eta zuk Amets nahiago duzula.. bai nik ere, askoz hobia da eta interesantiaua.

Hala ere, ez da plan txarra zure aitana! Benitorekin ez eoteko mutil polittak ekartzeana. Martxa hontan famosok ezautuko dittezu. Nei Oingo Betizuko aurkezlia gustatzen zait, Joseba Olagarai. Oso guapua da eta jator-jatorra emateu. Zorte pixka batekin eamango zattu eunen baten.. Edo Goenkaleko Kepa! Hoi ere ez zan aukera txarra izango, nere faboritutakua da. Edo Kenzazpiko kantatia, guapua da.. edo Wazemankekonbat,

Nei asko gustatzezait zure atta. Barre asko itteut berakin. Beti errietan dabilela esatezu baina horrek e bau bere grazia. Familia politte da zuena.

Bakigu telebista dela eta dena gezurra, baino polit polita da.

bueno, muxu



amaia - 2006/11/19 19:43:50


2. ba sentitzen dut, baina neri sustrai amets baino erakargarriagoa iruditzen zait
ane - 2006/11/20 17:02:05


3. ba ni anerekin ados.Aupa Sustrai!!!
miren - 2006/11/20 17:03:38


4. Nik ere Sustrai nahiago.Ez dakit, badu zerbait....
IANIRE - 2006/11/22 17:06:25


5. sustrai kolinak asko ikasi behar du oraindik, gainera ez da zuei ilusiyoa kentzearren baino homosexuala da, k pena!!!!
Ainhoa - 2006/12/06 20:52:22


6. epa wapa zmz' ni oihan naiz .ze zortia e zure blok a edukitzea. jakin ezazu oso lagun ona ta maja zeala ta ola jarraitu wapa merezi dezu eta .mxmxmxmxmxmxmxmxmxmxmxmxm asko


zure lagun oihana
Oihana imaz - 2006/12/06 21:14:06


7. aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaapaaaaaaaaaaaaaaaaio
a - 2006/12/13 15:48:22


8. Beno nik ez dut diskutituko ia or den guapuaue xe ez iate gustetan horreri gauzari buruz eztabaidak eukitxie bakoitzak bere gustuak ditu eta kitto
ia azkenin ure aitak benio onartzen duen...
baia seguru seguru zure gurasoak ez direla bananduko
Itxaso - 2007/04/11 16:03:47

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)