Inprimatu Inprimatu   
2006/11/27
Gure amona ez da ohikoa. Egia esan, nire lagunen amonen guztiz ezberdina da. Behin, Anderek esan zidan gure amona “Anti-amona” bat zela eta bueno… arrazoi apur bat zeukala onartu behar da.

Gure amonak ez ditu bere adineko jendeak egiten dituen gauzak egiten. Pila bat adibide eman ahalko nituzke: Beste amonek bezala familiari bazkariak prestatu ordez, gure etxera etortzen da janaria lapurtzera; eta 70 urtetik gora edukita nobioa bilatu du eta egun guztia ematen dute 15 urte balituzte bezala; eta orain, zahartzaroan, ama instintua erne zaio berriro eta “ume” bat adoptatu du; eta…. Bueno, etabar etabar…

Baina justu horregatik, horrelakoa delako, nik pila maite dut. Pila pila patata tortila. Eta jakin dudanean gauza bat aurkitu diotela medikuek eta apur bat gaixo dagoela, ba izugarri tristetu naiz eta pentsatu dut ze arraroa izango litzatekeen gure bizitza amonari zerbait pasako balitzaio.

Berak betiko energiarekin jarraitzen du, baina hala ere, zaindu beharra daukagula pentsatu dugu eta horregatik, jai bat antolatu diogu aste honetan. Berari asko gustatu zaio, gure karinoagatik eta batez ere, pintxoengatik.

Baina bueno, nik uste dut sendatu egingo dela. Seguru nago. Ze gure amona horretan ere aldrebesa izango da. Bere adineko guztiek hiltzea tokatzen zaiela pentsatuko luketen momentuan, gure amonak, kontra egitearren, bizirik jarraituko du. Ze gure amona ez da ohikoa. Gure amona ezberdina da.  (osorik irakurri)
2006/11/17

Aupa lagunok:

Orain ulertzen dut zergatik den Maider hain jeloskorra. Familiatik datorkio, aitarengatik konkretuki. Ze gure aita, benetan plasta dago azken boladan! Benito ezagutu nuenetik kristoren zeloekin dabil eta egun osoa ematen du ni erosi nahian, berarekin egon nadin eta ez Benitorekin

Pentsa, lehengoan, Benitorekin joan ez nedin Sustrai Colina bertsolaria ekarri zuen tabernara, niri ilusioa egingo zidalakoan. Niri! Ikastolan zortziko txikiak egiterakoan klaseko baldarrena naiz-eta! (Ta gainera, Sustrai baino guapoagoa Amets Arzallus da...).

Bueno eta horren aurretik, beste behin, bi mutil etxera ekarri zituen niri futbolean beraiekin jokatzea proposatzeko, ordezko bezala.

Pardilloak! Ni ordezko? Hoiekin? Nik errugbian jokatzen dut, gogorragoa da-ta! Eta titular gainera!

Enpin...

Baina txarrena ez da hori, txarrena da honengatik guztiarengatik aita eta ama eztabaidan hasten direla bitik hirutan. Eta Benitok dio, bere gurasoak ere horrela hasi zirela…. Eta orain bananduta daude.

Hala ere, barru barruan nik badakit gure aita eta ama ez direla bananduko. Pasatzen dena da, beren elkar maitatzeko modua horrelakoa dela, zaratatsua. Elkar maite dute… baina oihuka.

Entzun duzue garrasia? Nire ama zen, afaltzera joateko deika.

Hurrengora arte!!!

 (osorik irakurri)
2006/11/10

Oraingoan ni naiz gauza arraro bat pasatu zaiona. Oso arraroa. Nik uste nuen horrelako gauzak, gure gelako Oihane kursi horri bakarrik pasatzen zitzaizkiola… Baina keba.

Kontua da, gure ama teatroa egitera apuntatu dela eta bere ikaskideetako bat gure adinekoa dela: Benito. Ez da mutil tipikoa, nik zer dakit, Jon edo Harkaitz bezalakoa adibidez. Betaurrekoak ditu, alkandora ortero samarrak janzten ditu, esternoia puzten zaio eta gauza guztiei buruz hitz egiteko gai da… baina plasta izan gabe. Berezia da.

Aitak pakete apur bat hartu dio, ze joan den egunean afaltzera etorri zen gure etxera eta oso inteligentea denez (Benito. Ez gure aita) ba aita gaizki utzi zuen behin baino gehiagotan guztion aurrean. Nik uste aitak bere inbidi apur bat duela.

Hala ere, ez naiz harritzen, ze pasada bat da zelango gauza bitxiak esaten dituen Benitok: nire izena zeukan kantari hura nor zen bazekien eta azaldu zidan, berari Benito izena jarri ziotela, gurasoei horrela deitzen zen kantari prehistoriko bat gustatzen zitzaielako.

Benito Lertxundi

 Ez dakit zergatik, baina azken boladan, gure etxera noiz etorriko zain egoten naiz askotan. Amak teatroa ensaiatu behar duenean beti agertzen naiz han, berekin egoteko.

Izan ere, benetan, oso mutil berezia da. Guapoa ere bai, baina batez ere berezia.

Ez zaizue iruditzen?

Muxuak denentzat

p.d. Ai ama! Idatzi dudana irakurri dut eta gure klaseko Oihane baino kursiago jartzen ari naiz!

 (osorik irakurri)
2006/11/03

Aupa lagunok,

Badakizue gure amoni eta Anttoni ume bat adoptatzea sartu zaiela buruan, ezta? Ba bueno, pentsatzen bazenuten ezin zela hori baino eszentrikoagoa izan (Lenguako irakasleak esan digu hitz kultoak erabiltzeko idazten dugunean), oker zeundeten.

Izan ere, Manu (joan den urtean nire irakaslea izan zen mutil alperra) Maiderrekin bizitzera joatekoa zen, baina begira zer gertatu den amona eta Anttonekin aurkitu denean…

 Manu:

(Marikorori) Zein dira baldintzak?

Marikoro:

Etxebizitza eta janaria dohainik, astero paga on bat eta jai egunetan paga bikoitza…

Antton:

...San Ferminetan bost egunetako baimena, oporrak ordainduta eta telebistaren mandoa.

Manu:

Zatoz neure besoetara Amatxo !! )

 

Eta? Zer iruditzen zaizue nire osaba berria?

 (osorik irakurri)
Janiskeriak


Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...


Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26



Nire lehen esperientzia (28)
Osaba berria daukat (9)
Loreak (9)
Aita jeloskor (8)
Kuxkuxeroen hizkuntza (7)
Bikote perfektua (7)
Janisi gutuna (6)
Txoratuta daude (6)
Nire logela defendituko dut (6)
Artaziak eta bizikletak (4)