![]() |
2006/10/13
Kaixo lagunak:
Aita gure Mateko irakasle Maribi baino jasanezinago dago azken boladan. Egia esan ez naiz harritzen, ze gixajoari denetik pasatzen zaio; ia ia gure euskarako irakasle Anjel baino pardilloagoa da.
Adibidez, amak aitari esan dio basektomia egiteko lehen bait lehen eta aita, teknologiako gure irakasle Maite baino beldurtiagoa denez, ba kaka praketan daukala dago.
Nik banekien umerik ez edukitzeko pitilinean egiten den zerbait dela basektomia, baina ez nuen ulertzen oso ondo zer zen konkretuki, horregatik hiztegian begiratu dut:
basektomia iz. MED. Testikulutik falora haziaren isurbide diren hodi deferenteak moztea. Testikuluko infekzioak saihesteko edo esterilizazio-neurri gisa egiten da.
Orain lehen baino gutxiago ulertzen dut.
Beste alde batetik, irratikoekin ere haserre dago aita. Kontua da gure tabernan kantatzen hasi den mutila bat kontratatu dutela irratikoek: Oleg. Apur bat martzianoa da eta abesti barregarriak kantatzen ditu eta bueno, joan den egunean Marino Lejarretari (aitari gustatzen zaion historiaurreko ziklista bat) elkarrizketa bat egin zioten eta Olegek kantu bat kantatu zion.
Marinosaurusari gustatu egin zitzaion kantua eta aita gure naturako irakasle Marije baino jeloskorragoa denez, ba horixe: irratikoekin ere haserre dago Oleg kontratatzeagatik.
Baina bueno, nik ez diot kasu handirik egiten aitari, nik nahi dudana errugbian jokatzea da eta errugbiko arroparekin joatea ikastolara. Ze ni errugbian gimnasiako gure irakasle Ibon baino hobea naiz.
Esan zer iruditzen zaizkizuen gure etxeko kontu zoro guzti hauek, bale?
Musu bat

Erantzunak:
1. Kaixo Janis
oso ideia ona izan duzu blog bat irekitzen. Telebistan oso denbora gutxi izaten dugu (astean orduerdi inguruan)zure eta zure familiako kontuak jarraitzeko eta blogak aukera emango digu denbora labur hori zabaltzeko, eskerrik asko, neska.
Zuk ondo pasako duzu idazten eta guk zure istorioak irakurtzen.
Aitari horren koldarra ez izateko esan, basektomia oso ebaketa simplea dela, zer uste du ba?. Zuri rugby-an gogor aritzeko eta beldurrik ez izateko esango dizu gero, eta bera “basek...” entzun orduko mareatu egiten da, kakati halakoa!
Eta Oleg-ekin zintzo portatzeko, etorkizuneko mutila da, honela hasi zen Joaquin Sabina eta beitu, orain diskak eta guzti egiten ditu eta hori Oleg bezain guapoa izan gabe.
Animo, jarraitu idazten eta eskolako gaiak ez ahaztu irakasle berezi samarrak izan arren, baten bat atsegina izango da, ezta?
Edurne Zurimendi
Edurne Zurimendi - 2006/10/17 10:01:29
2. Janisssssss!!!
eskerrak eman behar dizkizut web orrialdea egitearren zeren zure bizitzaz gauz gehiago jakin nahi izan ditut!!
Zure familia ez da "ofenditzearren" baina apur bat txoratuta dago. AITA: basektomia egiteko ikaratan AMA: umetxo baty eukitzeko irrikitan MAIDER:ZIber mutila aurkitzeko irrikitan AMONA: edosein liadatan sartu nahian eta ez dut izen gehiago jarriko lista ez dutelako bukatuko jajaj!!!
Martin telesaia euskal herriko telesairik onenea sa mesedes ostiraletan bakarrik izan beharrean obe astelehenetik- ostiralera izango balitz.
@maiur - 2006/10/29 21:08:40
3. apa wapìxima!gomez ta cañada gea.emn gaud,informatikn ta cañada oaintxe jun da akutaip itea.weno,aio maitia!!!
ane ta ane - 2006/11/13 08:46:10
4. jjeje irakasleak ahaztu gabe denekin konparatu dituzu denak
Olegario osomajua emotn dau ia zure aitari pasatzen baiakon enbidia eta beldurra (basektomiarena)
Itxaso - 2007/04/11 15:41:26
Iruzkin bat egin
Janiskeriak
Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...
Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26

Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)

Inprimatu