![]() |
2006/10/06
Kaixo denori,
Hau da hemen idazten dudan lehenengo aldia eta apur bat nerbiosa nago ze ez dizkizuet aurpegiak ikusten eta ez dakit kasu egiten ari zareten edo aharrausika. Bueno, agian kasu egiten ari zarete eta gainera aharrausika, aspertuta zaudetelako. Horregatik, nago nerbiosa, ez dizkizuedalako aurpegiak ikusten.
Egia esan ez dakit oso ondo zer idatzi hemen, ze hau irakurriko duzuen gehienok ez zaituztet ezagutzen, eta oso zaila da ezagutzen ez duzun jendeari norbere gauzak kontatzen hastea, batez ere ez badiezu aurpegia ikusten.
Kontua da egun hauek (nire familian ia guztiak bezala) nahiko arraroak izan direla: gero eta gutxiago ulertzen ditut helduak. Txikia nintzenean esan zidaten haurrak Parisetik ekartzen zituela zikoin batek (eta nik pentsatu nuen rollo bat zela, ze Disneylandiara joan ginenean konprobatu nuen ze urrun dagoen Paris, eta jaioberri gaixoek zikoin baten mokoan hegaz eta euriarekin hain bidaia luzea egin behar izatea...) baina bueno, gero esan zidaten ezetz, gezurra zela guztia eta aitak bere pitilina amaren aluan sartuta, ama haurdun gelditzen zela eta horrela jaiotzen zirela umeak mundura. Eta egia esan hori zikoinarena baino askoz logikoagoa zen, eta gainera nire anaiatxo Martintxo jaiotzera zihoanean, gogoratzen naiz amak tripa guztiz puztuta izan zuela, beraz, egia izango zela pentsatu nuen eta sinistu egin nien.
Zer pasatu da? Ba egun hauetan, amak esan duela berriro haurdun zegoela eta aita zoro baten moduan ibili dela. Baina gero, txakur baten kontuekin, eta galtzerdien ez dakit zerekin hasi dira eta ez dakit zer eta badakit nor... Total: amak zuena “haurdunaldi zikologikoa“ zela.
Zer den hori? Ba ideiarik ere ez. Ze nik nota onak ateratzen ditut beti Naturan, baina esango didazue zuek, zikologiko buruko kontuei ematen zaien izena bada, ze sartu behar duen aitak eta non amak hori eukitzeko...? Egia esan ez dut ulertzen eta pentsatzen hasi naiz azkenean zikoinena sistema hobea izango dela igual, nahiz eta bidean euria egin.
Bestalde, Errugbian jokatzen hasi naiz. Ekipoan, gehienak mutilak dira, baina niri berdin zait eta gainera, ni beraiek baino hobea naiz baloia daukadanean. Baloia daukadanean burua jeisten dut lurrera begira, aker baten moduan, eta aurrera noa korrikan, txiummm. Horrela jartzen naizenean ez dago geldituko nauenik. Problema bakarra da burua jeitsita dudanez, aurkakoei ez dizkiedala aurpegiak ikusten, baina bueno, ez naiz oso nerbiosa ipintzen, apur bat bakarrik.
Orain ere, ez dizkizuet aurpegiak ikusten, baina ja ez nago nerbiosa, ja apur bat ezagutzen dugu elkar. Kasu egiten ari bazarete eta ez bazaudete aharrausika idatzizkidazue gauzatxuak bale? Nik, hurrengoan, nire bideoren bat edo jarriko dizuet hemen igual.
Agur eta jan jogur

Erantzunak:
1. Kaixo janis:
Askotan ikusten zaitut telebistan eta behin kalean eta esan nahi dizut oso neska xelebrea zarela eta segitzeko familiako neskatxa bihurria izaten.
Muxu handi bat
Rita
Rita Aldabaldetreku - 2006/10/07 12:01:41
2. kaixo janis: Lehenengo aldia da hemen sartzen naizela eta esan beharra dizut oso neska xelebrea zarela. Beno segi familiako neskatxa bihurria izaten. Muxu bat Rita
Rita Aldabaldetreku - 2006/10/07 12:03:35
3. aupa Janis: ni zu bezalakoa izata gustatuko litzaidake,onena zara!
alazne lete - 2006/10/07 16:19:33
4. kaixo:
nik galdetu nahi nizun ea nola asi zaren telebistan agertzen, antzerkia edo ikasiduzu?
miren - 2006/10/07 22:26:49
5. Jope, Janis, a zelako blog dotorea egin dizuten. Oso polita da. Gurean astero ikusten dugu Martin. Beraz, zure bloga ere gertutik jarraituko dugu. Musu bat.
Joxe Aranzabal - 2006/10/08 11:00:21
6. Kaixo "Janis" zu zara nire lagunik honena edozer egingo nuke zuregatik.Ez dakit ea hau zuk irakurriko duzun zehatzki baino zuk irakurtzen ez baduzu hau irakurtzen duenak mesedez ematea "janisi" eta (gogoratu aupa surrupatsaile)
nagore (zure gelan ez dagolako penatuta daogoen naxka)jejeje...
aio maitia
Nagore - 2006/10/08 19:31:35
7. Aupa Janis!Nik ere ez dizut aurpegia ikusten eta ez zaitut ezagutzen baina lotsak alde batera utzita idazten jarraitzeko gomendatzen dizut, fenomeno bat zara eta!Etxean Martin eta Martikeriak jarraitzen ditugu eta hemendik aurrera janiskeriak ere bai!
Amets - 2006/10/09 09:57:15
8. apa yanis!!!! mikel anza naiz ta nere lagunek eta nik ola garraitzeko esaten dizugu. segi orrela wapamuxu andi bat zueri eta martin egiten duten guztiei!!! mikel anza eta bere lagunak
mikel anza - 2006/10/15 10:10:20
9. kaixo janis. dagoeneko jakingo dezu nor naizen. zure ikastolako joxe mari ibarburu lopez. orixetik luberrira joateko asmoa nuen baina azkenean zurriolara joan nintzen. orixeko neska eta mutilak atzean utzi nituen: manex rodrigez, xabi mendizabal, jon agiriano, aitor urrutia... baina oain emen nago zurriolan!!! eta oso pozik gainea. gogoratuko zera kurtso asieran zure ondoan nintzela gelan. or asko ezagutu nizun eta badakizu zer inoiz ezagutu dudan neskarik wapena eta majena zara. amz msx msx msx msx joxe mari. postdata: nerekin atera nai dezu???
joxe mari ibarburu lopez - 2006/10/15 10:23:51
10. epa wapixima!!!!!!badakizu nor naizen,ez?ez badakizu zure gelan nagoela esango dizut.eskerrak eman behar dizkizuet,bai zuri eta bai zurriolatar lagun guztiei horren atseginak izateagatik gurekin hasiera hasieratikan.eskerrikasko eta bihar arte!!!!!!!!!
maitane - 2006/10/15 16:12:12
11. apa wapixima!!!bakitt azkn aldin bstnt aserre eon gala baño nk konpondu in naet ta bakit antzrkikoa etzala gaizki ulertu bat bstrk izn.weno,iatzikoizut bst batian o bstla klasian esangoizut.AUPA ZURRIOLA TA ZURRIOLATARRAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1
ane gomez - 2006/10/18 18:28:33
12. MAITE ZAITUT,MAITE MAITE ZAITUT.PILA,PILA,PILA PATATA TORTILA.zu ta li ta ane ta danak.nigatik ahaztua dago
ANE GOMEZ - 2006/10/18 18:30:56
13. epa wapa zmz!!!nik jakin nahi nuke ba al daukezun msn baldinbadsakeuz agregau hau urrestilla_herria@hotmail.com eskertuko nizuke agreagko bazenu aio mxx ta wapa segiu zure txorakei xelebre oyek iten!!!
ana - 2006/10/18 18:52:12
14. apa ewapa!!! Barkatu ainbeste tardatu izana zuri idazten, badakizu pixkat motza nazela ta orregatik kostatu nau ain beste zuri idazteak.Nik uste badakizula zein naizen?Zure klaseko motzena anemi!!! Bueno ez naz asiko dakiguna kontatzen baina bai,kpmz ta zeala la ostia ez aldatu mese!!! PD:Ta aztu gabe eskerrikasko zuri ta zurriolatarrei lehengo egunetik ain jatorrak izateagatik!! Onenak zeate!! Ez aldatu berriro eskatzen dizut!! kpmz aio wapa!!! amz
anemi-k argitaratua - 2006/10/20 19:01:03
15. Epa wapixima!
Segi hola, etxeko onena haiz!Ez kanbisau!
Aio,MXX
Ane - 2006/10/25 19:27:52
16. apa amayita!!weno,janis.e,emn lo d txorizomutur aztu gab,eeeeeeeeeeeeeeee.2ar 4:30 txofren pizza jatko.irabazi partidoa,eeeeeeeeeeeee.weno,aio wapixixixima!!!!!!!!!!!!!mxs bakizu zn nazn.
iban garateren fan klubeko lehendakaria - 2006/10/27 20:32:43
17. epa kroketita!!!! Iban Garateren klubeko lehendakariaren ordezkoa naiz baina nik Iban garateren klubeko lehendakaria izan nahi nuen baina horrelakoa da bizitza. Bueno peo gaixorik jartzen bada edo ni jarriko naiz bere postuan.jejeje... jarraitu horrela eta goraintziak moilean zintzilikatuta dezun panpintxoari.Jartzen lagundu nizun et abaita apurtu ere eeeee...
aio maittia.Hemen dao kazama nere ondoan hau idazten laguntzen.
muxu bat kazama eta nere partez.
iban garateren fan klubeko lehendakariaren ordezkoa - 2006/10/29 11:55:10
18. Janis wapa!!
lehenengo aldia da betizuko webgunean sartzen naizena eta zure izena ikusi eta batera "klik" jaja!!! ostiralero ikusten dut Martin telesaia eta asko asko asko guztatzen zait. Baina gehien zure papela jaja neska gazte eta biurria!!!
Weno segi horrelako bihurri eta maja izaten AAAAAMZ
AMAIUR SEIJO
@m@iur - 2006/10/29 20:59:26
19. Kaixo Jainis:
Oso neska atsegin eta bihurritxo zara.
Nik beti ikusten dut Martin eta oso egiten duzu zure papela.
Urrengoan ez jarri nerbiosa,nik behintzat ez dudalako aurpegi arraro
edo arrausirik egin zure istorioekin.
(Eta espero dut inork ez jartzea e!)
MUSU HANI BAT WAPA
Leire Artozki10urt
Leire Artozki - 2006/11/06 17:16:19
20. Kaixo Janis!
Zer moduz?Ni oso ondo nago emen.Beti ikusten dut nik Martin telesaila eta nire pertsonairik gustukoena zu zara. Galdera bat, ez al dizu lotsarrik ematen "pubertaroko aldaketak" grabatzea telebistarako?
Erantzun mesedez.
Agur!
Leire Makazaga - 2006/11/06 17:28:08
21. kaixo!esan nahiko nioke iban garateren fen klubeko lehendakariaren ordezkoari ez naizela iñoiz gaixotuko,e NAGORE!!!!aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaio ta muxu 1 iban garateri
iban garateren fan klubeko lehendakaria - 2006/11/12 12:52:12
22. aizu iban garateren fan klubeko lehendakari jauna. Ez dakizu ea zer gertatuko den zure bizitzan agian izugarrizko katarritoa artzen duzu edo erle batek ziztatuko zaitu eta ez duzu eukiko kremita emateko eta juan behar zera farmaziara krematxoa erostera. ETa krematxoa edo dena-delakoa erostera joaten zarenean orduan ni asko naiz lanean. ZIUR NAGO ZU BAINO HOBETO EGINGO DUDALA.eee ...ANE!!!!!!! Ikusiko duzu jendea niri eskerrak ematera etorriko da.SEGURU BAIETZ !!!!!!
iban garateren fan klubeko lehendakariari begirada berezia botata agur esaten dizuet denei. (agur ane)
iban garateren fan klubeko lehendakariaren ordezkaria - 2006/11/12 14:56:19
23. Kaixo janis selan zaude ni itziar naiz
eta oso ondo nago zelan futbolariarekin?
ezagutu al duzu? bueno janiz muzu bat
eta urrengo arte.
Itziar - 2006/11/12 17:09:18
24. kaixo Janis:
kontatu beharra dizut lehenago ez nuela Martin ikusten baina egun batean esan nion amari:
-Martin telesaila dago ikusi dezaket
eta berak:
-beno, baino apurtxo bat baino ez
eta ortik onaino ez dut apurtxo bat ikusten bakarrik deeeeeeeena ikusten dut
IRATI ITURRITZA - 2006/11/22 17:26:06
25. Aupa janis:
ez dakit zer esan beraz amaitu dut
Irati Iturritza Errea - 2006/12/06 17:51:17
26. epi maitia oihan naz zm? jakin ezazu oso lagun ona zeala ta bti artuko zaitudala lagun bzala.muxu asko.AMZ AMZ AMZ AAAAAAMZ AAAAAAANZ
AIO WAPETONA
oihana - 2007/02/20 20:55:27
27. Kaixo Amaia:
zuri fan site edo website bat egin nahian nabil eta eskertko nizuke zuri buruzko inormazio pixkat emago bazenidan.
ez dut jakin nahi zure bizitza pribatuari buruz.
bakarrik jaiotza data, zaletasunak eta garrantzi handirik gabeko gauzak.
imdb-ko orrialdean dagoen foror idaztera animatzen eta gonbdatzen ditut hemendik pasatzen diren guztiei.
Eskerrik Asko ea muxu hndi bat
Itxaso
Itxaso - 2007/04/11 15:32:56
28. kaixo,zelan zenbat gogo dudan zurekin itzegiteko egunen batean ikusiko gara zeguru1joan beharra daukat telesaila ikusteko ag!!!
inigo - 2007/06/15 21:54:26
Iruzkin bat egin
Janiskeriak
Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...
Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26

Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)

Inprimatu