![]() |
2006/10/27
Hola karakola:
Betiko kontuekin jarraitzen dugu: Aita oraindik kaka praketan dago basektomia egin behar duelako, lanean tabakoaren legearen rolloarekin hasi zaie jefea eta zoro moduan dabiltza… gure amamari buruan sartu zaio ume bat eduki nahi duela berriro….
Bueno eta Maider ere, betiko moduan, noski. Aste honetan, messengerrarekin ibili da txoratuta, ezizen erridikuluak erabiltzen…. Eta gero gainera, ziberlagun bat topatu du eta ez dakizuela nor zen… SORPRESA
Horregatik ematen dit apuru apur bat jadanik hilekoa izateak, ez dudalako nire arreba bezain txotxola bihurtu nahi! Oso maja da eta piloa maite dut e? Baina apur bat txotxolita…. Ba, ere bai.
Bestela, hilekoaren kontuagatik lasai nago… Etorri behar zen noizbait eta etorri da. Sin mas. Hori bai, beti bezala, ama ni baino askoz gehiago kezkatu da eta aita… azkena izan da enteratzen.
Betiko kontuak, badakizue. Bueno… edo kasi.
Muxu bat.
(osorik irakurri)

2006/10/20
Batzutan… (bueno bale, askotan) gure familiako azkarrena Martintxo dela pentsatzen dut. Beste guztiak txoro moduan jartzen dira egun batean umea naizelako oraindik, eta gero biharamunean, txoro moduan jartzen dira berriro, baina orain jadanik ez naizelako umea. Edo bestela, aita txoro moduan jartzen da komunera sartu eta bularra ikusten didalako, eta hurrengo egunean ama txoro moduan jartzen da errugbian jokatzeko bularra tapatzen dudalako. Maider ez da txoro moduan jartzen: Maider txoratuta dago eta punto.
Total, nire arreba bezain modu pijoan janzte hutsagatik, Athleticeko jokalariekin bazkaltzera joaten utzi didatela txoro halakoek! Ederra txolloa! Garestiago ateratzen zait ikastola ondoko dendan gominola pakete bat lortzea!!
Eta hori gominolak ez daudela Fran Yeste bezain onak…

2006/10/13
Kaixo lagunak:
Aita gure Mateko irakasle Maribi baino jasanezinago dago azken boladan. Egia esan ez naiz harritzen, ze gixajoari denetik pasatzen zaio; ia ia gure euskarako irakasle Anjel baino pardilloagoa da.
Adibidez, amak aitari esan dio basektomia egiteko lehen bait lehen eta aita, teknologiako gure irakasle Maite baino beldurtiagoa denez, ba kaka praketan daukala dago.
Nik banekien umerik ez edukitzeko pitilinean egiten den zerbait dela basektomia, baina ez nuen ulertzen oso ondo zer zen konkretuki, horregatik hiztegian begiratu dut:
basektomia iz. MED. Testikulutik falora haziaren isurbide diren hodi deferenteak moztea. Testikuluko infekzioak saihesteko edo esterilizazio-neurri gisa egiten da.
Orain lehen baino gutxiago ulertzen dut.
Beste alde batetik, irratikoekin ere haserre dago aita. Kontua da gure tabernan kantatzen hasi den mutila bat kontratatu dutela irratikoek: Oleg. Apur bat martzianoa da eta abesti barregarriak kantatzen ditu eta bueno, joan den egunean Marino Lejarretari (aitari gustatzen zaion historiaurreko ziklista bat) elkarrizketa bat egin zioten eta Olegek kantu bat kantatu zion. (osorik irakurri)

2006/10/06
Kaixo denori,
Hau da hemen idazten dudan lehenengo aldia eta apur bat nerbiosa nago ze ez dizkizuet aurpegiak ikusten eta ez dakit kasu egiten ari zareten edo aharrausika. Bueno, agian kasu egiten ari zarete eta gainera aharrausika, aspertuta zaudetelako. Horregatik, nago nerbiosa, ez dizkizuedalako aurpegiak ikusten.
Egia esan ez dakit oso ondo zer idatzi hemen, ze hau irakurriko duzuen gehienok ez zaituztet ezagutzen, eta oso zaila da ezagutzen ez duzun jendeari norbere gauzak kontatzen hastea, batez ere ez badiezu aurpegia ikusten.
Kontua da egun hauek (nire familian ia guztiak bezala) nahiko arraroak izan direla: gero eta gutxiago ulertzen ditut helduak. Txikia nintzenean esan zidaten haurrak Parisetik ekartzen zituela zikoin batek (eta nik pentsatu nuen rollo bat zela, ze Disneylandiara joan ginenean konprobatu nuen ze urrun dagoen Paris, eta jaioberri gaixoek zikoin baten mokoan hegaz eta euriarekin hain bidaia luzea egin behar izatea...) baina bueno, gero esan zidaten ezetz, gezurra zela guztia eta aitak bere pitilina amaren aluan sartuta, ama haurdun gelditzen zela eta horrela jaiotzen zirela umeak mundura. Eta egia esan hori zikoinarena baino askoz logikoagoa zen, eta gainera nire anaiatxo Martintxo jaiotzera zihoanean, gogoratzen naiz amak tripa guztiz puztuta izan zuela, beraz, egia izango zela pentsatu nuen eta sinistu egin nien. (osorik irakurri)

Janiskeriak
Aitaren gustuko kantari bat hala deitzen zelako jarri zidaten Janis izena. Donostian bizi naiz eta 11 urte dauzkat, baina batzutan ez ditut nire familia eta euren lagunak ulertzen: ez dakit txikiegia naizelako den edo besterik gabe, denak guztiz txoratuta daudelako. Nire amonak dio, arrazoi biengatik dela. Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik... Baina bueno, hori zuek ere konprobatu ahal izango duzue, gaurtik aurrera, orri honetan pasatzen zaizkidan gauzak kontatzen hasiko naizelako zuei gutunak idatziz. Nahi baduzue, erantzuidazue edo nahi baduzue, kontatu zuen istorioak. Ez dut uste ordea, nireak baino arraroagoak izango direnik...
Martintxoren lehen hitza - jose cruz - 2008-02-06 15:56:01
Bikote perfektua - maialen rastrojo - 2008-01-18 20:23:26
Bikote perfektua - iratxe - 2008-01-18 20:20:15
Martintxoren lehen hitza - iratxe - 2007-08-08 14:28:37
Nire lehen esperientzia - inigo - 2007-06-15 21:54:26

Apirila 2007 (1)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)
Martxoa 2007 (3)
Otsaila 2007 (4)
Urtarrila 2007 (4)
Abendua 2006 (4)
Azaroa 2006 (4)
Urria 2006 (4)

Inprimatu