![]() |
Larunbatean, Amorebieta-Etxanoko frontoian jokatuko da Bizkaiko herri arteko pelota txapelketa, Markina eta Galdakaoren artean. Urkiolako maldetan, automobilismoa, Euskadiko igoera egutegiko lehena. Hauez gain, munduko motoziklismo txapelketa Assen-en. Prestakuntza fisikoaren tartean udaran kirola egiteko aholkuak, surfean Hego Afrikara doazen surflariekin elkarrizketak, eta beste kontu ugari.
Igandean hasiko da TKE liga, Zaragozan. Euskadi Irratiak zuzenean eskeiniko du estropada. Hiru Erregeeen Mahaian, lehen jardunaldiak eman duena aztertuko dugu, protagonistekin. Honekin batera, Frantziako Tour-a hasteko egun gutxiren faltan, lasterketa hizpide izango dugu. Eta noski, iluntzean jokatuko den Eurokopako finalari buruz ere ariko gara. Hauekin batera, egunak ematen dituen kirol albiste guztiak.
(osorik irakurri)
GUSTATZEN ZAIT - Igor Antón eta Iñaki Lejarreta, gure errege berriak
- Jone Mujika, bikain Sabiñanigon
- Eurokopa, emozioa behintzat bai
- Arrauna, ederra kirola.
EZ ZAIT GUSTATZEN
- Iñaki Badiola, ...
- Lau terdiko San Fermin torneoa, finalak bakarrik balio du
- Santi Artetxe automoblismoa uztera behartu duten arrazoiak
(osorik irakurri)
Urtero tropel ugaria biltzen da Sabiñanigon, Quebrantahuesos zikloturista proban. Tartean, asko dira euskaldunak. Azken urteetan bezalaxe, helmugan egongo gara, parte hartzaileen iritzia jasoz. Beste kontu ugari ere izango ditu larunbateko irratsaioak, Nafarroako lau t'erdiko txapelketa, Asier Olaizolaren eta Julen Retegiren arteko partidua. Mundakako estropadaren berri ere emango dugu. Suitzako itzuliari dagokion etapa jarraituko dugu. Automobilismoan Munitibarreko rallysprinta, surfean Superjunior zirkuitoa. Web orriari dagokion tartean, San Juan egunez Tolosan Carlos Peñak eta Jose Luis Kortak izango duten norgehiagokari buruz ariko gara. Eta beste berri ugari.
Arrasateko pelota partiduaren jarraipena egingo dute, estelarrean, Titin eta Nalda, Mikel Goñi eta Barriolaren kontra. Txirrindularitzan, Suitzako itzuliaren amaiera kontatuko dute. Motor kontuak berri ugari utziko ditu: Bat Formula dago Frantzian eta munduko motoziklismo txapelketa Ingalaterran. Surfean, Aritz Aranbururi egindako elkarrizketa eskeiniko dute. Honekin batera, egunak ekartzen dituen kirol berri guztiak.
(osorik irakurri)
GUSTATZEN ZAIT - Oinatz Bengoetxea, harrigarria
- Llanos anaiak eta Virginia Berasategi, bikain
- Jose Luis Albizuri, Hiru Handien erregea
- Igor Antón, zugan fede osoa dugu
- Holanda, hori da hori jokatzea
EZ ZAIT GUSTATZEN
- Iñaki Badiola, agindutako ezer, iruzurra
- Abel Barriola, txapeldun muturik ez
(osorik irakurri)
Asteburu hau irratiak entzuteko horietakoa da… baldin eta arazko kardiologikorik ez baldin baduzu. Igandekoa lasai jarraitzea zaila izango da, Realaren eta Alavesen etorkizuna jokoan daude, eta manomanistan finala izango dugu. Asteburuko gauzarik aipagarriena hori izango da.
Larunbatean ere kontu ugari izango ditugu, zuzeneko bi emankizun tartean: Zarauzko triatloiaren berri emango dugu, eta Zarauztik bertatik, Naturgas torneoko finala. Honekin batera larunbatetan ohikoak diren tarteak: prestakuntza fisikoa, autombolismoan besteak beste Turkiako rallia; surfean Axier Muniain, Ibon Amatriain, eta Mikel Agote, bidaia baten berri ematen. Web orriko galderaren tartean, Realaren eta Alavesen inguruan jendeak pentsatzen duena. Dauphine Libere lasterketaren jarraipena ere egingo dugu. Eta beste kontu ugari.
Zaila izango da tentsio gehiago izatea kirol emankizun batean. Bigarren mailako azken jardunaldia, Reala-Cordoba eta Celta-Alaves hurbiletik jarraituko ditugu, baita hauen etorkizunean eragina duten beste emaitzak, tartean Eibarrek Xixonen jokatuko duen partidua. Futbolarena gutxi balitz, pelotak ere urteko egunik garrantzitsuena du: eskuz banakako finala, bi leitzar, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea aurrez aurre. Bi hauek izango dira arratsaldeko gai nagusiak, baina kirolak ematen duen gainontzekoari ere tartea eginez.
Larunbatean, Agurainen hasi eta bukatuko da Euskal Bizikletako bigarren etapa. Zuzenean eskeiniko ditugu azken kilometroak. Zornotzan jokatuko den bigarren mailako eskuz banakako finala ere osorik eskeiniko dugu, Retegi eta Larralderen artekoa. Eta zuzeneko emankizun hauekin batera, beste kontu ugari izango ditugu: Eurokoparen hasiera, Roland Garros tenis torneoa, automobilismoa, surfa, prestakuntza fisikoa, web orriko galdera, eta beste kontu ugari.
Erabakiorra izango da Bigarren Mailako azken aurreko jardunaldia euskal taldeentzat. Alaves - Reala derbia eta Eibar - Numancia partiduak zuzenean eskeiniko ditugu. Euskal Bizikletak Arrateko gainean izango du bukaera ohikoa den moduan, azken kilometroak zuzenean jarraituko ditugularik. Bi gai nagusi hauekin batera, egunak ekartzen dituen guztien jarraipena.
(osorik irakurri)
GUSTATZEN ZAIT - Bruesa eta Tau, lan onaren saria
- Karlota Ziganda, talentu hutsa
- Abel Barriola, ama guztiek heuren alabentzat nahi luketen mutila
- Axi Muniain, surfaren todoterrenoa
- Joseba Iturria, Goliaten aurka borrokan ari den David zintzoa
EZ ZAIT GUSTATZEN
- Alvaro Novo, ordaindu beharrekoa ordaindu eta ospa mutil
- Espainiako trainerilla txapelketan domina bakarra
- Egungo txirrindularitza, ezer ez da sinesgarria
(osorik irakurri)
Kontu ugari ditugu astebururako, bi horiek azpimarratu ditut azkenera iristen ari direlako, eta garrantzia itzela dutelako partiduek. Bigarren Maila azken txanpan sartuta dago. Euskal taldeetako bi une erabakiorrera hurbiltzen ari dira. Alavesek mailari eutsi nahi dio, eta horretarako arerio zuzen baten aurkako lehia irabazi beharra dauka, Racing Ferrol - Alaves partiduan. Realak Lehen Mailari begiratzen dio. Igoera postuetan sartu nahi dute, eta horretarako garaipena behar dute Reala-Salamanca partiduan. Hauekin batera, zuzenean eskeiniko dugu Azkoitiko rallysprinta. Hurbiletik jarraituko dugu Italiako Giroa ere. Gipuzkoako surf txapelketa. Hauez gain, egunak kiroletan ekartzen duen guztiaren jarraipena.
Igandean, manomanistako finalera urratsa eman nahi duten Sebastian Gonzalez eta Abel Barriola lehiatuko dira Donostian. Zuzenean eskeiniko dugu partidua "Hiru Erregeen Mahaia"n. Bigarren Mailako Albacete-Eibar partiduaren jarraipena ere egingo dugu. Italiako Giroaren amaiera. Eta erreportaiaren tartean Ander Elosegi piraguista izango da protagonista.
Ea zuen gustokoa den!!!!!! (osorik irakurri)
Kirol hitzordu ugari ditugu asteburu honetan Euskal Herrian, eta guztien berri ematen saiatuko gara "Hiru Erregeen Mahaia"n. Larunbatean, bi goleko aldeari eman beharko dio buelta Itxakok, Volvogradoko Dinamo izango dute aurkari, Lizarran jokatuko den partiduan. Dima Rock Master eskaladaren festan ere egongo gara, protagonista ezberdinekin hitz eginez. Hurrengo eguneko Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren azken ordua jasoko dugu. Futbolean, Tenerife-Reala eskeiniko dugu osorik, Lehen Mailari begira aurrerapauso handia eman dezakete txuri urdinek. Automobilismoan, hurrengo eguneko Bat Formulako Sari Nagusia izango dugu hizpide. Surfari eskeinitako tartean: WCT zirkuitoa, Bizkaiko txapelketa (egiten bada), eta body kontuak. Italiako Giroa ere hurbiletik jarraituko dugu.
GUSTATZEN ZAIT
- Cuco Ziganda, Izko betirako fitxa ezazu
- Oinatz Bengoetxea, ezusteko gozoa
- Ander Elosegi, beste Pekindar bat gehiago
- Andoni Ibarbia, Ironman bat irabaztea ez da gutxi
- Itxako, EHF kopa ia-ia gurea da
EZ ZAIT GUSTATZEN
- Pelota liga profesionala, bere burua errespetatzen ez badu…
- Anoetako ohorezko sakeak.
- Atezainen entrenatzailea kanpotik, etxean soberan izan da.
- Ibilbide luzeko martxean batzuk duten presa
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby

Inprimatu





