Inprimatu Inprimatu   
2008/02/20
Akaba Bera Bera eta Itxako Navarra Europako txapelketatako final laurdenetarako sailkatu ziren asteburuan. Donostiarrak Errekopan, nafarrak EHF Kopan.

Bien kasuan, ezin esan inondik inora egun bateko loraldia izan denik. Urteak daramatzate lanean, eta garapen onarekin gainera: piskanaka goruntz eginez, taldeak sendotuz, eta denboraldi bakoitzean aurrekoa apur bat hobetuz.

Gainera, ezin dugu alboratu, gustatu ala ez, emakumezkoen kirolean hori egitea are eta zailagoa dela. Komunikabideetan eta gizartean emakumeen kirolek lortzen duten ohiartzuna txikia izaten da, eta askotan horrela lan egitea nekeza beraientzat. Hala ere, esango nuke elkarri mesede egiten diotela bi taldeek: bakarra izanda baino toki gehiago hartzen dute zenbait egunkari, irrati, eta telebistan. Euskal Herriko emakumezkoen eskubaloiak ere eskertzen du. Izan ere, eskubaloia gustoko duten neskatoek badute non begiratua, eta kirol horretan, urrutira joan gabe, gauza politak egiteko aukera dagoela ikusten dute.

Orain beraz gozatzeko momentua iritsi da. Gozatu emaitza onak lortuz, helburu politak beteaz, eta erronkak gaindituz, noski, guztia lanaren bidetik. Ligan ere maila ona ematen ari dira, eta esan bezala, Europako lehiaketatan hortxe dago orain arte lorturikoa, eta martxoan jarraituko dute, Danimarkan eta Frantzian.
 (osorik irakurri)


Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu