![]() |
2008/05/02
Automobilismoa da gure saioko tarte kuttunetako bat. "Hiru Erregeen Mahaia" sortu zenetik, aurreneko saiotik, bere tartea izan du. Mudu zabaleko proba ospetsuekin batera etxeko proba apalak, denak izan dira gure saioan.
Iñaki Alberdi da gure gidaria eta berak korritzen duenean tarteka bere kotxean gure mikrofonoa sartu izan dugu. Azkena, Ñañarri rallysprintean, Apirilaren 26an.
Oraingoan kotxe barrutik hartutako irudiak gure mikrofonoek jasotako hitzegin nahastu ditugu gure web horrian zintzilikatzeko. Ea gustatzen zaizuen.
2007/10/23
Gozatu ederra hartu genuen Bat Formulako azken lasterketa ikusiz. Banuen beldur bat: lasterketa aspergarria izatea. Baina bai zera! Denetarik izan zuen, Hamiltoni esker egia esan. Txapeldunek unerik erabakiorrenetan erakutsi behar izaten dute beraien gaitasuna zenbaterainokoa den, eta britaniarrak ez dut uste mailarik onena eman zuenik. Hortik aurrera, esandakoa, gozatu. Gainera, azkenean irabazlea nor izango zen gutxi axola zidanez, sofritu gabe kirola jarraitzearen plazerra bizi izan nuen: Raikonenek dena eskuan zeukan, baina lortuko al zuen arazorik gabe iristea? Izango al zuen Fernando Alonsok aukerarik txapeldun izateko? Lortuko al zuen Hamiltonek bere erruak gainditu eta gutxienez bostgarren posturaino igotzerik?
Ondorioz, azken itzulirainoko emozioa izan genuen. Eta irratiz lasterketa ematen ere gozatu egin genuen, Iñaki Alberdi, Antonio Aristi, eta Imanol Zubikarairen laguntzaz dena azaltzen saiatu ginen.
Guzti hau horrela izan zen lasterketa amaitu arte. Ikusitakoak ia denboraldi guztiko ika-miken aho gusto txarra kentzea lortu zuenean, berriz hasi ziren xextran: inpugnazioak, ikerketak, eta Ferrariri tituloa kentzeko arriskua, Hamiltonen mesedetan. Harrigarria egiten da, dirua, berrikuntza eta ikerketa teknologikoa, eta innobazioa nagusi diren kirol batean, nola aritu daitezkeen halako zikinkeriatan. Kirol bat gustagarri izateko, ikuskizuna, emozioa, eta iskanbila eza behar ditu. Kirol bat etengabeko zalaparta batean sartuta baldin badago, jendea aspertzeko arriskua dago.
Ez daukagu urrutira joan beharrik hori ikusteko. Azken denboraldian txukunago ibili da, baina, zerk nazkatu izan gaitu beti arraunaren inguruan? Polemika amaitezinak. Askotan entzun dut “kirol hori beti izan da horrelakoa, ez dauka konponbiderik”, aintzinatik ekarriko lukeen gaitza bailitzan. Orain zer dugu eta ingeniariak, ordenagailuz egindako pieza modernoak, innobazioa, eta Monacoko glamourra nagusi diren kirol garestiari buruz entzun diodala bati baino gehiagori “arrauna dirudi, beti liskarrean”...
(osorik irakurri)
2007/10/18
Kaixo! Gogotsu nago asteburuko zenbait kirol ekintzen zain. Lehenengoan ez naiz orijinala izango, Bat Formularen zain nago. Uste dut ia denok gaudela. Brasilgo sari nagusia. Harrigarria da kirol honek aspaldian hartu duen indarra, astelehenetan tabernetan futbolaz hitz egiteaz gain, orain kotxeei buruz dakigu: estrategia hobea zuen talde honek, gidari honek hanka sartu zuen, denbora gehitxo gurpilak aldatzen… ingeniariak dirudigu!!
Kirolaren gorakada honetan, Hego Euskal Herrian behintzat, uste dut eragina izan duela (bakoitzari berea) Tele 5 telebista kateak egiten duen lan ona, norbere produktua ondo saltzearen adibide da. Nik pertsonalki gustora entzuten ditut Pedro Martinez de la Rosaren hitzak. Asteburu honetan hala ere gomendatzen dizuet telebistari ahotsa kendu eta irratia piztea, hirugarren urtez jarraian, azken lasterketa zuzenean emango dugu Hiru Erregeen Mahaia saioan. Neure kotxeko zulatua ez nuke asmatuko konpontzen eta orain Bat Formula ematen, nora iritsi garen!!
Beno, eta irrikaz nago baita ere rugbiko munduko txapelketaren amaiera ikusteko. Ez dizuet gezurrik esango, errugbiari buruz ez dakit askorik. Lanak hala eskatuta hurbildu behar izan nuen kirol honetara orain pare bat urte, eta naiz eta askotan lege aldetik eta makal xamar aritu, ikaragarri gustatzen zait. Ederra da ia dena errugbian: nolako grinaz aritzen diren, ze giroa izaten den estadioetan, ereserkiak entzuteko unea, jokalarien arteko eta epailearenganako errespetua, etab. Eta partidua rugbizale baten alboan ikusteko aukera baldin baduzue, haiek nola bizi duten. Guk baditugu irratian ordiziar batzuk, oso zaletu direnak, eta haien alboan jarrita ikustea atsegin dut, beti ere lanak bukatuta baldin baditugu!!!!
Gozatu asteburuan, guk hala egingo dugu!!
(osorik irakurri)
2007/08/14
Ander Vilariñok mendi igoeren Europako txapelketa irabazi du, bigarren aldiz. Bere ibilbidea ikusita, korritutako lasterketa guztiak irabazi ditu, bat ezik, eta garaipena eskuratu ez zuen horretan bigarren postua lortu zuen. Garaipena hain argi lortzen denean, sarritan balioa gutxitzen zaio, “ez zen hain zaila izango” eta horrelakoak pentsatzen dira. Edozein kirolarirekin hitz eginda garbi esango dizu Europa mailako txapelketa bat irabaztea beti dela zaila, eta meritu handia duela.
Kontutan izan behar da, bestetik, aurreko denboraldia ia osorik galdu zuela hondarribitarrak, kotxe istripu baten ostean lesioa izan zuelako. Kirolarren beste aurpegia ezagutu zuen orduan Anderrek, bakardadean lesioa gainditzeko ixileko lana egitearena. Hura gaindituta helburua lortu du orain, beraz, zorionak Ander!!
(osorik irakurri)
Blog honi buruz
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Adituak (11)
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Athletic Club
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby
Blog hau sindikatu

Inprimatu





