Inprimatu Inprimatu   
2008/06/12

Pasa den urtean egin genuen bezalaxe, gure entzuleek surfean ikasi dezatela nahi dugu, Txetxu horretara bultzatu ezin dugunez, ea zuek animatzen zareten.

Zozketa bat martxan jartzera goaz, saria bi lagunentzako asteburuko ikastaro bat izango da, Bizkaian, Bakio Surf Rip Curl Eskolan.

Irabazleak lagunen bat eramateko modua izango du, esan bezala, bi lagunentzako baita ikastaroa. Parte hartzeko, SMS mezua bidali behar duzue 7711 zenbakira, jarri eirratia, tartea utzi, jarri Bakio, eta ondoren zuen izen-abizenak. Adibidez: eirratia Bakio Ane Agirre

Zorte on!!!

 (osorik irakurri)


2008/04/10

Honezkero ez geneukan zalantza gehiegi, baina orain erabat konfirmatu zaigu aurten txapelketa izango dugula Mundakan. Ezezkoaren zurrumurrua oso indartsua izan zen, egia bihurtzetik oso hurbil egon zen, baina egunak igaro eta ez baieztatzeak indarra galduarazi zion, eta ia ziur geunden egingo zela.

Surf Line surf web entzutetsuak Billabong-eko marketing buruetako bat elkarrizketatu du, eta honek erabat baieztatu du txapelketa egingo dela. Hori bai, aurtengoak arrakasta izan beharko du hurrengo urtean jarraipena izateko.

Momentuz oraingoa, munduko surflari onenak, tartean Aritz Aranburu, eta suposatzen dugu gonbidapenez Hodei Collazo, etxean ikusteko aukera izango dugu, gozatu dezagun, eta ikusiko dugu hurrengo urtean zer gertatzen den. Izan ere, oraingoan garbi gelditu da txapelketa egin ala ez erabakitzeko orduan ia garrantzitsuena, betiko moduan, dirua dela. Babesleek bertako inbertsioak gora egin duela ikusi dutenean, ahaztu egin dute nahi baino olatu baldintza kaxkarragoak izan dituztela azken urteetan.  (osorik irakurri)


2008/02/21

Bihar goizaldean hasiko da Australian, lehiaketari dagokionez, surfak duen ikuskizunik handiena, WCT zirkuitoa. Aritz Aranburuk bere ametsa egia bihurtuko duen unea izango da.

Aritzi sorte ona opa nahi diogu, batipat, egin dezala berak dakiena, horrekin uste dut nahikoa izango dela emaitza politak lortzeko. Baina lehiaketari loturiko kontu hauez gain, ondo pasa dezala opa diot. Goi mailako kirolean emaitza da helburu bakarra, epailea, poza eta tristura sortzen duena, beste guztia irensten duen piztia. Neurri batean, noski, normala da: emaitzaren arabera egiten baita beste guztia, emaitzaren arabera mugitzen dira sailkapenak, kontratuak, etab.

   (osorik irakurri)


2007/11/26

Batzuk auzoko txapelketa irabazi eta jainkotu egiten dira. Beste batzuk, gailurrera iritsi eta beti bezala apal-apal jarraitzen dute. Kirolariak haurren eredu direnez, eta zer ikusi hura izan esaera kontutan hartuta, gure haurrentzat kirolari batzuk benetan eredugarri dira. Hoietakoa da, azken boladan bazter guztietan ageri den gure surferra, Aritz Aranburu. Apalen artean apal, saiatuen artean saiatu. Beti irribarrea ahoan eta sekula erantzun txarrik ez. Ea Powertxiki bezelakoak perritxoen tankeran ugaritzen diren!!!

 (osorik irakurri)


2007/11/26
Ibon Amatriain surflaria aitzindaria izan da askotan euskal surfari dagokionez. Beste askok ondoren jarraitu duten bideak zabaldu ditu. Olatu berriak, olatu handiak, surfa egiteko modu ezberdinak… sarritan berak zabaldu ditu gure olatuetan.

Komunikabideon foko eta zaratatik urrun ibiltzen da gehienetan. Bera ezagutzen dutenekin hitz egiten baduzue, surflari gazteek asko estimatzen dutela somatuko duzue.

Uretako motoarekin Playa Gris olatua (Getaria) hartu zutenean, berak eta Mikel Agotek, Billabong XXL sarietarako izendatu zituzten, gauza handia izan zen. Orain, olatu handien munduan garrantzitsuenetakoa den Eddie Aikau txapelketan gonbidatu duten lehen europarra da. Waimean hartuko du parte lehiaketa berezi honetan, olatu handietan handienak diren surflariekin.

Zorionak eta gozatu Ibon!!


 (osorik irakurri)


2007/10/16
Kaixo lagunok!!!!!

Gure irratsaioan eta blog honetan bertan jaso duzue Smiling Surfing in India ekimenaren berri. Badakizue zer den, eta badakizue guretzat proiektu berezia dela, apur bat “gurea” sentitzen dugula.

Surflari talde hau Indiara abiatu aurretik hainbat aldiz izan ditugu Hiru Erregeen Mahaia saioan. Orain dagoeneko egun asko daramatzate Indian, beraien egitasmoak egi bihurtzen, irrifarrak sortzen!

Gu ez gaude han, baina teknologia berriei esker ia-ia izango bagina bezala da. Eta ederra izaten ari da Smiling ekimeneko lagunen lana egunero jarraitzea, eta argazki bidez ikustea ari direla kasu askotan helburua lortzen: haurrak irrifartsu ageri direla. Merezi du egunero minutu batzuk eskeintzea, interneten www.smilingsurfing.com edo http://unaimagenymilpalabras.blogspot.com helbideetan duzue horretarako aukera.

Ez dakit zuei, baina niri behintzat, minutu batzuk argazkiak ikusiz eta haien kontuak irakurriz igaro ostean, irrifarra agertzen zait aurpegira!!
 (osorik irakurri)


2007/10/02

Kaixo guztioi!!!!

Oraingo honetan surfari buruz idatzi behar dut, baina surfa hurbiletik jarraitzen ez duzuenoi zuzenduko natzaizue bereziki. Noski, surfzaleak zaretenok ere irakurri dezakezue, baina uste dut ez duzuela ezer berririk aurkituko, zuek badakizue hemen jartzera noan guztia.

   (osorik irakurri)


2007/08/21

 

Euskal Herriko surfak oso maila ona duela zalantzarik ez da. Federazioak eta klubak elkarlanean lan dotorea egiten ari dira eta gure kostaldeko olatuetaz gero eta neska mutil gehiagok gozatzen du. Kopuruz surfista asko dugu eta kalitatez ere oso onak baditugu: Azero anaiak, Hodei Collazo eta Aritz Aranburu esaterko. Euren ametsa egunen batean mundu osoko 44 surfista onenak elkartzen dituen CT zirkuitoan aritzea. Lacanaun bigarren izan ondoren Aritz Aranburuk gertu du ametsa.

 (osorik irakurri)


2007/07/18

Kaixo lagunok!!
Nagi dago gure blog berri hau, aspaldi agindu genuen martxan jarriko ginela, baina Tour garai hauetan egoki datorren esamoldea erabiliz, lehen pedalkadak gogorrak egiten ari zaizkigu.
Hala ere, honen moduko berriak idazteko arin ibiltzen dira behatzak teklatuan, poza ematen duelako, kirolaz haratago bestelako haizeek bultzatzen dutelako ontzi hau, Smiling Surfing In India izeneko ontzia hain zuzen.
Kirola ez delako soilik garaipenak lortzea, kasu honetan surfa ez delako soilik puntuak biltzea eta olatu onak hartzea, surf bidaia bat egitea ez delako soilik munduko beste muturrera joan eta olatuz aseta etxera itzultzea. Hori pentsatu du surflari talde batek, eta benetan proiektu interesgarria eta polita osatu dute, www.smilingsurfing.com helbidean ikusi dezakezuen moduan.

 

   (osorik irakurri)


Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu