![]() |
2007/10/23
Gozatu ederra hartu genuen Bat Formulako azken lasterketa ikusiz. Banuen beldur bat: lasterketa aspergarria izatea. Baina bai zera! Denetarik izan zuen, Hamiltoni esker egia esan. Txapeldunek unerik erabakiorrenetan erakutsi behar izaten dute beraien gaitasuna zenbaterainokoa den, eta britaniarrak ez dut uste mailarik onena eman zuenik. Hortik aurrera, esandakoa, gozatu. Gainera, azkenean irabazlea nor izango zen gutxi axola zidanez, sofritu gabe kirola jarraitzearen plazerra bizi izan nuen: Raikonenek dena eskuan zeukan, baina lortuko al zuen arazorik gabe iristea? Izango al zuen Fernando Alonsok aukerarik txapeldun izateko? Lortuko al zuen Hamiltonek bere erruak gainditu eta gutxienez bostgarren posturaino igotzerik?
Ondorioz, azken itzulirainoko emozioa izan genuen. Eta irratiz lasterketa ematen ere gozatu egin genuen, Iñaki Alberdi, Antonio Aristi, eta Imanol Zubikarairen laguntzaz dena azaltzen saiatu ginen.
Guzti hau horrela izan zen lasterketa amaitu arte. Ikusitakoak ia denboraldi guztiko ika-miken aho gusto txarra kentzea lortu zuenean, berriz hasi ziren xextran: inpugnazioak, ikerketak, eta Ferrariri tituloa kentzeko arriskua, Hamiltonen mesedetan. Harrigarria egiten da, dirua, berrikuntza eta ikerketa teknologikoa, eta innobazioa nagusi diren kirol batean, nola aritu daitezkeen halako zikinkeriatan. Kirol bat gustagarri izateko, ikuskizuna, emozioa, eta iskanbila eza behar ditu. Kirol bat etengabeko zalaparta batean sartuta baldin badago, jendea aspertzeko arriskua dago.
Ez daukagu urrutira joan beharrik hori ikusteko. Azken denboraldian txukunago ibili da, baina, zerk nazkatu izan gaitu beti arraunaren inguruan? Polemika amaitezinak. Askotan entzun dut “kirol hori beti izan da horrelakoa, ez dauka konponbiderik”, aintzinatik ekarriko lukeen gaitza bailitzan. Orain zer dugu eta ingeniariak, ordenagailuz egindako pieza modernoak, innobazioa, eta Monacoko glamourra nagusi diren kirol garestiari buruz entzun diodala bati baino gehiagori “arrauna dirudi, beti liskarrean”...
(osorik irakurri)
2007/08/28
Kontxako bandera da arraunzale orok urtean zehar duen hitzordu nagusia. Zortzi traineru onenak Iraileko aurreneko bi igandeetan nor baino nor izaten dira banderarik preziatuenaren lehian. Baina proba honetan izateko, aurrez, ostegunean Kontxarako txartela eskuratu behar da. Norentzat izango ote dira zazpi txartel hoiek. (osorik irakurri)
Blog honi buruz
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Adituak (11)
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Athletic Club
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby
Blog hau sindikatu

Inprimatu





