Inprimatu Inprimatu   
2007/10/30
Harri handien Euskadiko txapelketa burutu da asteburuan. Aimar Irigoienek lortu du txapela (zorionak!!), eta nola gainera. Errezildarrak egindako lana aztertzeko modukoa da, hiru errekor hobetu zituen: orotara 9.475 kilo (aurreko marka baino 525 kilo gehiago), 175 zilindrikoa 17 aldiz altxatu zuen, eta 150 kiloko kubikoa 16 aldiz.

21 urte ditu, bigarren aldiz jarraian irabazi du harri handien txapela, denboraldi honetan bertan harri txikien txapelketa irabazi du. Beraz, harri handiekin zein txikiekin onena izan da.

Irigoienen lana aparta da, jada maila bikaina lortuta dago, eta etorkizuna ere oparoa dauka. Hala ere, dena ez diot ona ikusten Irigoieni, huts bat ikusten diot, eta ez da bere errua: ez dauka aurkaririk. Kirolari batek, bere maila hobetzeko, erronkak behar ditu, besteak beste, aurkariak behar ditu, gehiago motibatzen delako, prestakuntzarako grina sortzen duelako, eta zaletuarentzat ere erakargarriagoa delako.

Beraz, Aimar Irigoienek jarrai dezala orain arte bezala, baina ea norbait gai den aurka egiteko: denok gehiago gozatuko dugu, eta akaso bera oraindik gehiago hobetzeko balioko du, ea horrela den!!


 (osorik irakurri)


Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu