![]() |
Jendeak askotan esan ohi digu gurea ez dela lana. Lanak esfortzuarekin eta sakrifizioarekin duen islada ez duela gureak betetzen. Sarritan entzuten ditut “beti parrez ari zarete eta!” edo “frontoira joan, sekulako partidua ikusi, eta kobratu”, eta frontoia jartzen duen horretan futbol zelaia, kotxe lasterketa edo beste edozein kirol mota jarri dezakezue. Jendeari ez zaiola iruditzen gurea lan sofritua denik, alegia. Pasa den larunbatean hori esaten dutenei arrazoia emateko moduko arratsaldea pasa nuen Orion. Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren azken etapan. Horrelakoetan, ondo pasatzeko lehen aldagaia eguraldia izaten da, eta eguzkia lanerako zegoenez, gu pozik. Ederki ibili nintzen helmuga, irteera, eta ziklisten beroketa gune inguru haietan. Polita da kirola gustoko duenarentzat dena hain hurbil izatea eta dena ikusi ahal izatea. Txirrindulariak erlojuaren aurkako lanari ekin aurretik egiten duten prestakuntza, nola lantzen duten gorputza eta burua errepidean dena emateko. Gehienak musika entzunez gaur egun. Askotan pentsatzen dut ziklista bat lan horretan dagoenean: zer ari ote da entzuten?
.jpg)
Tourreko ohiartzunak oraindik itzali ez badira ere gainean dugu hiru asteko hurrengo itzulia, Espainiako Itzulia. Frantziako errepideetan barrena eginiko lan bikainaren ondoren Euskaltel Euskadi taldeko mutilak prest daude berriro ere euskal txirrindulari zaleei pozen bat emateko. Euskalteleko agintariek oraindik ez dute Itzulira eramngo duten taldea erabaki. Zuk zeurea egiteko aukera duzu.
(osorik irakurri)
Kaixo!
Hemen gabiltza, gure web orri estreinatu berri honetan. Kirola eta internet erabat loturik daude aspaldian, guk izugarri erabiltzen dugu lanean, emaitzak lortzek orduan, kirol ekitaldiak zuzenean jarraitzeko, etab.
Klub, federazio, talde, antolatzaile etab.ek erabiltzen dute sarea beraien berri emateko, eta kirolariek ere badituzte euren orri pertsonalak. Euskal kirolarien artean asko dira, hona adibide batzuk: www.astarloza.com, www.aritzaranburu.com, www.josunebereziartu.com, www.almudenacid.com, www.edurnepasaban.com, www.eneritziturriaga.com, www.patxiusobiaga.com.
Zuentzat, zaletuontzat, baliagarriak al dira? Gustatzen al zaizue kirolarien berri web orri hauen bidez?
(osorik irakurri)
Ez dugu bakerik!! Rasmussen Tour-etik etxera. Vinokourov, Rasmussen… sekulako etapak egin, eta etxera. Kasu honetan ez du positiborik eman, baina taldeari gezurretan aritu dela eta ayo, ia Tour-a irabazita zeukanean.
Zenbait galdera jarri nahi nituzke mahai gainean: niri bezain gorputzaldi txarra uzten ari al zaizue Tour-a? Zer iruditzen Rabobank taldearen erabakia? Eta nik daukadan zalantza nagusia… jasan al ditzake txirrindularitzak horrelako kolpeak?
Atzo emozioz beterik Tour-ari buruz aritu nintzen. Egia esan, esandako guztia hala izan da orain arte: sekulako ikuskizunaz gozatzen ari gara, euskaldunak ondo dabiltza, jendetza errepidean, eta irrati emankizunez gozatzen ari gara. Baina uste dut zuei niri bezalaxe, zaplasteko baten modukoa izan dela Vinokourovek emandako positiboa. Protagonista handietako bat, etxera doping kontuekin nahastuta. Hemen eitb24.com-eko berria: Irakurri>>>
Entzule bat etorri zait gogora. Pasa den larunbatean, erlojupekoan, sekulakoa egiten ari zela, SMS batean entzuleak “vinokourov=landis” idatzi zuen. Ez dakit ze zentzutan idatzi zuen, bere burua atzean ikusi eta kementsu aurrera jotzen duen txirrindulari gisa, edo, tamalez, orain bete den berri honen aritik ote zebilen.
Apur bat lausotu zaigu Frantziako Tour-a!
Kaixo lagunok!!
Frantziako Tour-a sartu zaigu azken astean. Egia esan uste dut kirol ikuskizun zoragarriaz gozatzen ari garela. Etxean dagoenak ziklistak begietan eta Euskadi Irratia belarrietan, eta ikusteko aukerarik ez duenak, lanean, hondartzan, edo bestelakoetan dabilelako, irratia entzunez.
Gozatzen ari gara, emozioaz beterikoa doalako, dena erabakitzeko dagoelako. Kirolak emozio hori, jakinmin hori beharrezkoa du. Miguel Indurainen eta Lance Amstrong-en garaipenak sekulakoak izan ziren, meritu handikoak, baina aspergarriak. Nafarrarekin gozatu egiten genuen gurea zelako, baina emoziorik ez!
Aurten borroka dago, erasoak daude, eta ez dakigu nork irabazi dezakeen. Eta noski, gozatzeko beste osagaietako bat, oso garrantzitsua, euskaldunak ondo ibiltzea da: Astarloza, Zubeldia, Mayo, Landaluze, Txurruka, Garate, Vila… une batean edo bestean aurrean ikusi ditugu, eta horrek egiten digu sofan aurrekaldera egin eta telebistara hurbiltzea edo irratiari bolumena igotzea.
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby

Inprimatu





