Inprimatu Inprimatu   
2008/02/05

Indiana Jones handiaren laugarren filma ari omen dira egiten. Harrison Ford xahartu zaigu baina oraindik ikusiko dugu latigoa eskuan duela bereak eta bi egiten. Eta bururatu zait baduela erronka bat benetan zaila izan daitekeena: mantenduko al dira Lehen Mailan gure futbol taldeak?

Athletic-en eta Osasunaren jokoa ikusita, beraiek zulotik ateratzean baino, hiru txarrago aurkitzean jarri dut nire indarra. Eta uste dut zaila dagoela, Indiana Jones bera bila abiatuta ere, “arca perdida” aurkitzea baino zailagoa ez ote dagoen bigarren mailarako hiru hautagai aurkitzea gureak kanpoan utzita.

Ea laguntzen didazuen. Sailkapenari begiratuta, 27 puntu dituen Mallorcatik hasi, eta beheruntz, azkena dagoen Levanterengana iritsi arte, denek dute jeisteko arriskua. 11 talde dira, hiru postu madarikatu horiek betetzeko. Batzuk esango didazue Levante jada jeitsita dagoela, ez dakit nik…

   (osorik irakurri)


2008/01/29
Jose Angel Cuco Ziganda Osasunako entrenatzailea zuek bezalaxe ezagutzen dut, telebistatik ikusita eta irratitik entzunda. Ez naiz sekula berekin egon. Hala ere, bere alde edo kontra egiteko uste dut baditugula denok nahikoa bide: esaten dituenak eta egiten dituenak publikoak izaten dira.

Badakizue zeren harira datorren nire komentarioa. Sevilla-Osasuna partiduan gertaturikoaren ondorio da, noski. Zelaian gertaturikoari buruz, ez dut askorik esango, epailea herratu egin zen azken jokaldian, ez zegoen penaltirik, baina beno, jokalariak, entrenatzaileak, epaileak, kazetariok, denok erratzen gara.

Kontua partiduaren amaieran etorri zen. Bero zeuden gorritxoak, normala, eta uste dut Sevillakoek ez zutela asko lagundu haien beroaldia barealdi bihurtzen. Irudi itsusiak ikusi genituen: ika-mika, errespeto falta elkarri, etab.

   (osorik irakurri)


2007/11/07

Hasieran bromatzat hartu nuena kontu itsusi bihurtzen ari da. Reala denona zela, hori inork ez zuela zalantzan jartzen seguru nengoen. Orain berriz seguru nago, bakarren batzuk baietz, zalantzan jartzen dutela.

Gutxi batzuk dira, baina Reala euren mesederako erabili nahi dute. Eta horretarako behar den dena egiteko prest daude, inolako lotsa eta gupidarik gabe.

Reala akziodunek nahi dutena izango da. Baina gezurrik gabe eta egia osoarekin. Eta ez dagoen eztabaida sortu nahi duenak, aurpegia eman dezala eta, aurrez aurre, uste duena esan dezala. Baina ez dadila, isilean, atzetik, kazetariz kazetari joan bere borrokan lagun izango dituen gudari bila. Dena da zilegi, baina egiekin eta datuekin, ez susmo, gezur eta zurrumurruekin.

Reala ez da ez erosten eta ez saltzen, gure Reala sentitu egiten da.

 (osorik irakurri)


2007/08/28
2007-2008 denboraldia abian dugu. Aurreneko jardunaldia jokatu da eta gauza gutxi argitu da. Athleticen inguruan ilusioa da nagusi eta Joaquin Caparrosen mutilek nahiko itxura ona erakutsi zuten San Mamesen. Halaere betiko gabezia batzuk agerian gelditu zire. Osasunak ere itxura ona erakutsi zuen eta Kuko Zigandaren taldea aurten ere talde sendoa izango da.
Bigarren mailan, Eibar ondo, Alaves ezinean eta Reala…pazientzia.
 (osorik irakurri)


2007/08/09

Kaixo!
Badirudi atzo amaitu zela liga eta gainean dugu denboraldi berriaren hasiera. Gure taldeak (eta beste guztiak noski) aspaldi hasita daude entrenatzen eta jokalari zerrenda osatzen. Udara guztietan ohi den moduan, izen dantza handia dugu orain ere, bat fitxatu, bestea saldu, hura utzi, hau hartu…
Osasuna, Athletic, Reala, Alaves, eta Eibar. Nolako taldeak ari dira osatzen, zer diozue zaletu zareten guztiok?

 (osorik irakurri)


Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu