Inprimatu Inprimatu   
2008/06/18
Eta ez entsalada arrunta gainera, hiruzpalau osagaiez egindakoa, ez, kontu ugari dituen entsalada oparoa: txirrindularitza, pelota, automobilismoa, motoziklismoa, surfa, arrauna, etab.

Urtero tropel ugaria biltzen da Sabiñanigon, Quebrantahuesos zikloturista proban. Tartean, asko dira euskaldunak. Azken urteetan bezalaxe, helmugan egongo gara, parte hartzaileen iritzia jasoz. Beste kontu ugari ere izango ditu larunbateko irratsaioak, Nafarroako lau t'erdiko txapelketa, Asier Olaizolaren eta Julen Retegiren arteko partidua. Mundakako estropadaren berri ere emango dugu. Suitzako itzuliari dagokion etapa jarraituko dugu. Automobilismoan Munitibarreko rallysprinta, surfean Superjunior zirkuitoa. Web orriari dagokion tartean, San Juan egunez Tolosan Carlos Peñak eta Jose Luis Kortak izango duten norgehiagokari buruz ariko gara. Eta beste berri ugari.

Arrasateko pelota partiduaren jarraipena egingo dute, estelarrean, Titin eta Nalda, Mikel Goñi eta Barriolaren kontra. Txirrindularitzan, Suitzako itzuliaren amaiera kontatuko dute. Motor kontuak berri ugari utziko ditu: Bat Formula dago Frantzian eta munduko motoziklismo txapelketa Ingalaterran. Surfean, Aritz Aranbururi egindako elkarrizketa eskeiniko dute. Honekin batera, egunak ekartzen dituen kirol berri guztiak.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu