Inprimatu Inprimatu   
2008/06/12

Asteburu hau irratiak entzuteko horietakoa da… baldin eta arazko kardiologikorik ez baldin baduzu. Igandekoa lasai jarraitzea zaila izango da, Realaren eta Alavesen etorkizuna jokoan daude, eta manomanistan finala izango dugu. Asteburuko gauzarik aipagarriena hori izango da.

Larunbatean ere kontu ugari izango ditugu, zuzeneko bi emankizun tartean: Zarauzko triatloiaren berri emango dugu, eta Zarauztik bertatik, Naturgas torneoko finala. Honekin batera larunbatetan ohikoak diren tarteak: prestakuntza fisikoa, autombolismoan besteak beste Turkiako rallia; surfean Axier Muniain, Ibon Amatriain, eta Mikel Agote, bidaia baten berri ematen. Web orriko galderaren tartean, Realaren eta Alavesen inguruan jendeak pentsatzen duena. Dauphine Libere lasterketaren jarraipena ere egingo dugu. Eta beste kontu ugari.

Zaila izango da tentsio gehiago izatea kirol emankizun batean. Bigarren mailako azken jardunaldia, Reala-Cordoba eta Celta-Alaves hurbiletik jarraituko ditugu, baita hauen etorkizunean eragina duten beste emaitzak, tartean Eibarrek Xixonen jokatuko duen partidua. Futbolarena gutxi balitz, pelotak ere urteko egunik garrantzitsuena du: eskuz banakako finala, bi leitzar, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea aurrez aurre. Bi hauek izango dira arratsaldeko gai nagusiak, baina kirolak ematen duen gainontzekoari ere tartea eginez.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu