Inprimatu Inprimatu   
2007/11/29
Igandeko hitzordua iristeko gogotsu gaude. Bi pelotari handi, txapela bakarra, ikuskizuna seguru.

Lau t’erdia asko atsegin dut. Hau iritzi pertsonala da, baina frontoian gehien gozatzen dudan modalitatea da. Erritmoa, abiadura, tanto ikusgarriak… dena eskeintzen du kaiolak.

Bi kirolari eredugarri. Titin, inoiz tanto bat galdutzat ematen ez duena, txapelketarik handienean bezala herririk txikienean dena ematen duena, pelotazale guztiek merezi dutelako errespetua, urteek aurrera egin arren sasoi ederrean mantentzen dena. Barriola, arazoen aurrean altxatzen jakin duena, kirolari batek behar duen moduan zaindu eta lana egiten duena, aurrelarien artean atzelari trebe izateak inbidiarik ez duela erakusten duena.

Izenburua irakurri duzuenok pentsatuko duzue gorriaren alde nagoela. Ez da hori. Egia esan bihotza ia erdibituta daukat. Abel Barriolak irabaztea nahiago dut, hori garbi. Egia da ordea Titinek txapel bat buruan duela izango lukeen poza merezi duela uste dudala. Hau da marka, bi buru eta txapela bakarra. Txetxuk esaten dit gehiegi konplikatzen naizela, bat aukeratzeko eta kitto!! Beraz, beste era batera esango dut: ea Barriolak irabazten duen, baina galtzen badu pena txikiagoa izango dut. Nahastuta jarraitzen dut, ezta?



Erantzunak:

1. Galizarrek galdera bati beste galdera batekin erantzuten omen diote.
Gure kuadrilan bada lagun bat galdera bati beti dauden bi aukerekin erantzuten duena. Gure kuadrilan horri "postura komodue" esaten diogu.
Igandeko finala Barriolak irabaziko du. Sekula asmatzen ez dudanez, zorionak Titin.
Txetxu - 2007/11/30 18:45:37


2. Nik ere bihotza erdibitua dauket. Abelek irabaztea nahi det, baño titin ere pelotari haundie da eta merezi du txapela. Partidu ona izan dadilla ta irabazi dezala onenak!
mikelon - 2007/11/30 21:34:26

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu