Inprimatu Inprimatu   
2007/11/19

Ze zaila den kirolari batentzat gailurrera iristea, munduko onenekin lehiatu eta horien artean lehen postua lortzea. Hori behin egitea zaila da, eta bitan egitea, zer esanik ez. Munduko kopa irabazi du Patxi Usobiagak, emozioz beterik bizi izan dugu asteburu guztian zehar azken txapelketa, Kranj-en, Eslobenian.

Hiru Erregeen Mahaian urtero antolatzen dugu urteko euskal kirolari onenaren aukeraketa, iaz Usobiagak irabazi zuen, eta aurten ere, noski, hautagaien artean egongo da eibartarra.

Sekretua? Galdetuko duzue akaso batzuk. Berez ona izatea, baina batez ere, eta hau edozein kirolariri entzungo diozue, lana. Lana da gailurrera eraman eta han mantentzen duena kirolaria. Ondo prestatzea, fisikoki, teknikoki, eta psikologikoki. Eta irabazteko griña izatea. Irabazi ez bazuen ere, bigarren geldituta ere, lana ona egin duela ez dago zalantzarik. Baina irabazi egin du, eta pozten gara. Munduko kopan txapeldun, munduko txapelketan bigarren, gozatu Patxi!!

Garaipena, neurri handi batean, Valencen irabazitako munduko kopako proban oinarritu du. Gozatu Usobiaga ikusten >>>

Eta azken hitzak Irati Andarentzat. Lehen aldiz munduko kopa osorik egiteari ekin, eta gasteiztarrak bost finaletan egotea lortu du, Kranj-en bigarren postua, eta sailkapen nagusian bostgarrena, zorionak zuri ere, Irati!!!




Erantzunak:

1. Zorionak Patxi!!!Berriro be munduko txapeldun. Hori da hori meritua daukakena. Iratiri be zorionak emon!
mendi07 - 2007/11/19 12:38:52


2. Gora patxi! Asteburu honetan zure albisteen zain sufritu dugun guztion izenean zorionak!
laino - 2007/11/19 16:24:37


3. Zorionik beroenak Patxi eta Iratiri. Eta zorionak Txetxu eta Kepari. Zuen saioak parekorik ez du. Gure kirolaren eskaparaterik dotoreena zarete. Denetaz eta guztietaz kezkatzen zarete. Lujo bat...
Idoia Aldazabal - 2007/11/22 17:26:48

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu