![]() |
Hasieran bromatzat hartu nuena kontu itsusi bihurtzen ari da. Reala denona zela, hori inork ez zuela zalantzan jartzen seguru nengoen. Orain berriz seguru nago, bakarren batzuk baietz, zalantzan jartzen dutela.
Gutxi batzuk dira, baina Reala euren mesederako erabili nahi dute. Eta horretarako behar den dena egiteko prest daude, inolako lotsa eta gupidarik gabe.
Reala akziodunek nahi dutena izango da. Baina gezurrik gabe eta egia osoarekin. Eta ez dagoen eztabaida sortu nahi duenak, aurpegia eman dezala eta, aurrez aurre, uste duena esan dezala. Baina ez dadila, isilean, atzetik, kazetariz kazetari joan bere borrokan lagun izango dituen gudari bila. Dena da zilegi, baina egiekin eta datuekin, ez susmo, gezur eta zurrumurruekin.
Reala ez da ez erosten eta ez saltzen, gure Reala sentitu egiten da.
1. Kazetari batzuk nazka ematen didate. Beraiena lortzearren edozer gauza egiteko gai dira. Fuentes bota zuten akzioak pilatu zituelako eta orain txinatarren alde daude. Egia izango da, diotenez txinatarrek kazetari batzuk ordainduta dauzkate.Ala ez Badiola jauna?
Txinatarrak (berdin zait txinatarrak ala beasaindarrak izan) ere ez dira batere zintzo jokatzen ari. Deboi heuren asmoen berri eman beharrean atzetik buelta dabiltza. Garvi jokatzen duenak hori ez du egiten. Malo...
Realak bi liga irabazi zituenean pozaren pozez negar egin nuen. VAlencian maila galdu zuenean ere negar egin nuen. Reala bihotzean daramat eta ez patrikan. Baina ez naiz nostalgiko itxua. Baina ankan lurrean ditut (Chelsea, Arsenal e.a.rren adibideak hor daude baina gaizki aterako beste pilo bat ere bai..Piterman, Lopera).
Reala esku pribatuetan gelditzen bada ez da nire Reala izango, beraz soltero, libre y sin compromiso geldituko naiz.
Eperra - 2007/11/08 13:28:09
2. Ados nago zuekin Txetxu ta Eperra. Gauza asko ez ditut ulertzen txinatarren kontu honetan. Zuek aipatu dituzue batzuk, eta ez errepikatzearren, hona beste batzuk: nor da aurpegirik eman nahi ez duen Badiola jauna Realeko zuzendaritzari ezer "exijitzeko"? zergatik daude txinatarren kontu honen hain alde Udaletxea eta Diputazioa?
momentuz galdera asko, erantzunak gutxi!!
ni - 2007/11/13 11:08:55
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby

Inprimatu





