Inprimatu Inprimatu   
2007/10/18
Kaixo!
Gogotsu nago asteburuko zenbait kirol ekintzen zain. Lehenengoan ez naiz orijinala izango, Bat Formularen zain nago. Uste dut ia denok gaudela. Brasilgo sari nagusia. Harrigarria da kirol honek aspaldian hartu duen indarra, astelehenetan tabernetan futbolaz hitz egiteaz gain, orain kotxeei buruz dakigu: estrategia hobea zuen talde honek, gidari honek hanka sartu zuen, denbora gehitxo gurpilak aldatzen… ingeniariak dirudigu!!
Kirolaren gorakada honetan, Hego Euskal Herrian behintzat, uste dut eragina izan duela (bakoitzari berea) Tele 5 telebista kateak egiten duen lan ona, norbere produktua ondo saltzearen adibide da. Nik pertsonalki gustora entzuten ditut Pedro Martinez de la Rosaren hitzak. Asteburu honetan hala ere gomendatzen dizuet telebistari ahotsa kendu eta irratia piztea, hirugarren urtez jarraian, azken lasterketa zuzenean emango dugu Hiru Erregeen Mahaia saioan. Neure kotxeko zulatua ez nuke asmatuko konpontzen eta orain Bat Formula ematen, nora iritsi garen!!

Beno, eta irrikaz nago baita ere rugbiko munduko txapelketaren amaiera ikusteko. Ez dizuet gezurrik esango, errugbiari buruz ez dakit askorik. Lanak hala eskatuta hurbildu behar izan nuen kirol honetara orain pare bat urte, eta naiz eta askotan lege aldetik eta makal xamar aritu, ikaragarri gustatzen zait. Ederra da ia dena errugbian: nolako grinaz aritzen diren, ze giroa izaten den estadioetan, ereserkiak entzuteko unea, jokalarien arteko eta epailearenganako errespetua, etab. Eta partidua rugbizale baten alboan ikusteko aukera baldin baduzue, haiek nola bizi duten. Guk baditugu irratian ordiziar batzuk, oso zaletu direnak, eta haien alboan jarrita ikustea atsegin dut, beti ere lanak bukatuta baldin baditugu!!!!

Gozatu asteburuan, guk hala egingo dugu!!



Erantzunak:

1. Artistak zeate. Benetan pena balio duzuena kontatzen duzue eta gainera umore sanoa duzue. Los p... amos...
Zuen parean beste denak Mclarenak dira (ni txitxa ni limonaaa)
Zorionak papito
Kimi - 2007/10/22 21:50:39

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu