Inprimatu Inprimatu   
2007/10/02

Kaixo guztioi!!!!

Oraingo honetan surfari buruz idatzi behar dut, baina surfa hurbiletik jarraitzen ez duzuenoi zuzenduko natzaizue bereziki. Noski, surfzaleak zaretenok ere irakurri dezakezue, baina uste dut ez duzuela ezer berririk aurkituko, zuek badakizue hemen jartzera noan guztia.

Irakurtzen jarraitzen ari zaretenoi beraz, nire jarduna. Kirol ekitaldi ugari antolatzen dira gure inguruan, eta bakoitzaren balioa zein den jakiten ez da erraza izaten. Askori hori gertatuko zaizue Mundakan urtero garai hontan egiten den surf txapelketarekin (www.billabongpro.com). Merezi ote du bertara joatea?

Munduko surf zirkuito nagusian, WCT izenekoan, munduko 44 surflari onenak aritzen dira. 10 txapelketek osatzen dute zirkuitoa, eta amaieran, irabaztea lortzen duena da munduko txapelduna. Txapelketa horiek Australian, Tahitin, Brasilen, Hego Afrikan, Hawaiien, edo Europan egiten dira. Soilik bi dira Europako txapelketak, Frantziako Landasetan, eta Mundakan. Gainera, zortzigarren txapelketa da Euskal Herrikoa, ondorioz, sailkapena pil-pilean dagoela iritsi ohi dira gure kostaldera, eta iaz bezala aurten ere, munduko txapelduna bertan erabaki daiteke.

Surfean garrantzitsuena olatu gainean ahalik eta gauzarik ederrenak egitea da, baina horretaz gain estrategiak, arerioaren markaketak, etab.ek ere balio handia izaten dute. Mundakako talaiatik denak zuzenean ikusteko aukera duzue. Lehen egin dudan galdera erantzunez beraz, surf zaletu ez zareten horiei esango dizuet: bai, merezi du joatea, Bat Formulako hurrengo lasterketa, Txapeldunen Ligako finala, edo 100 metroko munduko txapelketa zuzenean ikustea bezala da. Gainera, etxetik hurbil, euskal kostaldeak duen altxorrik ederrenetakoan, eta nori animatu izan dezazuen, kanpoko surflari horien guztien artean, etxeko bi, Hodei Collazo eta Aritz Aranburu.

Ze plan hoberik duzue hurrengo egunetarako?




Erantzunak:

1. kaixo!!! ze ein behar dudan?? ba mundakara jutea nola ez!!! baina arazo bat dt.ez dakit nola jun ahal dudan mundakatik bakiora..buses?noiz?ta non? beste galdera bat urte guztietan kamiseta berri bat eiten dute billabong pro mundaka ipintzen duena.non erosi ahal dt?eta gutxi gora behera prezioa badakizue?beno mil esker guztioi TA ANIMATU ZAITEZTE!!!
aitor - 2007/10/02 18:04:13


2. Earra txapa sartu duzuena...Orain surfa irakatsi nahian. Artistak zarete. Aupa Samu...
eperra - 2007/10/03 17:21:00


3. Saiatuko naiz bai Mundakara joaten. Ta irratiarekin, ziur Hiru Erregeen Mahaian txapelketari buruzko gauza interesgarriak esango dituzuela eta.
Aitorri erantzunez, ez dakit Mundaka eta Bakio artean ze lotura dauden. Kamiseta prezioak ere ez dakit, baina txapelketaren gunean bertan saltzen dituzte.
Segi horrela!!
ni neu - 2007/10/05 09:55:33

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
"Hiru Erregeen Mahaia"ko bi morroiok goizeko ordu txikietan ezagutu genuen elkar. Bion artekoa bapatekoa izan zen, kirolak eta uhinek uztarri berean lotu gintuzten. Kolore ezberdineko bihotzak izan arren errege berdinen zerbitzari gara, kirola eta entzulearena.
Azken erantzunak
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - maria - 2008-06-16 18:15:32
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
Hau da masailekoa! (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu