![]() |
Kaixo lagunok!!
Frantziako Tour-a sartu zaigu azken astean. Egia esan uste dut kirol ikuskizun zoragarriaz gozatzen ari garela. Etxean dagoenak ziklistak begietan eta Euskadi Irratia belarrietan, eta ikusteko aukerarik ez duenak, lanean, hondartzan, edo bestelakoetan dabilelako, irratia entzunez.
Gozatzen ari gara, emozioaz beterikoa doalako, dena erabakitzeko dagoelako. Kirolak emozio hori, jakinmin hori beharrezkoa du. Miguel Indurainen eta Lance Amstrong-en garaipenak sekulakoak izan ziren, meritu handikoak, baina aspergarriak. Nafarrarekin gozatu egiten genuen gurea zelako, baina emoziorik ez!
Aurten borroka dago, erasoak daude, eta ez dakigu nork irabazi dezakeen. Eta noski, gozatzeko beste osagaietako bat, oso garrantzitsua, euskaldunak ondo ibiltzea da: Astarloza, Zubeldia, Mayo, Landaluze, Txurruka, Garate, Vila… une batean edo bestean aurrean ikusi ditugu, eta horrek egiten digu sofan aurrekaldera egin eta telebistara hurbiltzea edo irratiari bolumena igotzea.
Tour-a berezia da. Berezia txirrindulariek egiten dute, haiek baitira lehenak lasterketa honi sekulako garrantzia ematen, berezia da bide bazterrean ikusten den zaletu kopuruagatik. Gure herrian, kostaldean, udara izanik, eta eguraldi ona dagoenean (aurten ez gehiegitan!!) jende dezente hurbiltzen da hondartzara arratsaldeko 18:00ak aldera. “Non egon zarete?”, “Tour-a ikusten, non bestela!”.
Frantziako lasterketaren inguruko bitxikeria batzuk uzten dizkizuet. Ikusi >>>
Segi gozatzen igandea bitartean!!
Ah! Eta ez ahaztu Tour-era joaten bazarete edo lagunen bat han baldin baduzue, argazkiak gure argazki blogean zintzilikatzea.
Asteburu polita datorkigu oso!! - Xabiertxo - 2008-06-07 12:21:28
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - Xabiertxo - 2008-05-13 20:15:57
Iņaki Alberdi Ņaņarri rallysprintean - eneka iturraspe - 2008-05-07 10:16:04
Gustatzen zait, ez zait gustatzen - katagorri - 2008-05-07 10:13:30
Arrauna (2)
Automobilismoa (4)
Besteak (32)
Errugbia (1)
Eskubaloia (1)
Futbola (5)
Herri-kirolak (1)
Mendia (0)
Pilota (2)
Saskibaloia (0)
Surfa (9)
Txirrindularitza (6)
Euskal kirolariak sarean! (4)
Eta orain Rasmussen!!! (3)
Liga hastear (3)
Surfari buruz (3)
Arrauna dirudi!!! (3)
Zorionak Patxi!!! (3)
Hastera goaz! (2)
Kontu serioekin, jolas gutxi (2)
Mil colorao!!! (2)
Real Sociedad
C.A. Osasuna
Deportivo Alaves
Eibar K.E.
Aspe
Asegarce
pelotalive.com
TKE liga
EHSF
ASP Europe
ASP
IBA
Baskonia
Bilbao Basket
Gipuzkoa Basket
Portland San Antonio
Bidasoa C.D.
S.D. Itxako
Akaba Bera Bera
Egur Sport
UCI ProTour
Euskaltel Euskadi
Mendikoweb
EAF
Biarritz Olimpique
Aviron Bayonnais Rugby

Inprimatu





