![]() |
Herrizaingo Sailetik gomendioak eman dituzte: arropa eta oinetako egokiak eramatea, sakelako telefonoaren bateria ondo kargatuta eramatea, eta Pista edo bideetatik kanpoko toki ezezagunetan ez ibiltzea.
.jpg)
Araba, batez ere Gasteiz, astindu ditu gogorren ekaitzak. Horrez gain, argindar-horniduran arazoak daude eta Forondako aireportuan hainbat hegaldi bertan behera utzi dituzte.
Suhiltzaileek jo eta su jardun dute gaur Euskal Herrian, eta batez ere Araba astintzen ari den denboraleak arazo ugari ekarri ditu euskal errepideetara baina trabak ez dira horretara mugatu.

EAEko aireportuetan Foronda da kaltetuena. Atzerapenak izan dira Madril eta Bartzelona jomuga zuten hegaldietan eta Ryanair konpainiako hegaldi bat Gasteizera barik, Santanderrera bideratu dute.
Argindar-horniduran ere arazoak daude. Besteak beste, Ermuan, Abadiñon, Kanpezun, Arana Haranean, Arabako Errioxan, Beasainen, Olaberian eta Pirinioetan etenak izan dituzte.
10 kilometroko auto-ilarak daude AP-63 errepidean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, Iparraldetik datozen kamioiei ez baitiete EAEn sartzen uzten. Donibane Lohitzunetik aurrera ez diete autopistan sartzen uzten.
Iurretako peajea itxi egin dute eta autoak N-634 errepidera desbideratu dituzte.
Gainera, 12 kilometroko auto-ilarak daude Lapurdin, AP-63 errepidean
Arazo handiak daude errepideetan. Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu eguraldiblog erremintara.
(osorik irakurri)Herrizaingo Sailak A-68 autobidea ixtea erabaki zuen hainbat kamioi izotzaren eraginez bidean gurutzatuta gelditu ondoren. Hamarnaka gidarik orduak eman zituzten beren autoetatik irten ezinik.

Euskal Herrian astelehenetik bizi dugun hotz eta elur denboraleak arazo ugari eragin ditu lehen eta bigarren mailako errepide sarean. Altuben hainbat gidari A-68 autobidetik irten ezinik geratu ziren atzo gauean lau orduz.
Denboralearen eraginez, uneoro arazoak sortzen ari dira euskal errepideetan. Eguraldiak eragindako arazoen inguruan irudirik edo bideorik baduzu, bidaliguzu eguraldiblog erremintara.
Istripu txiki ugari, mendateak zirkulaziora itxita eta murrizketak kamioentzat. Horiexek dira EAEko eta Nafarroako errepideetan protagonistak.

Azken orduetan eguraldiak okerrera egin du nabarmen eta horregatik, kontuz gidatzeko eta beharrezkoa ez den bitartean, autoa ez hartzeko gomendatu dute.
Sare nagusia
Auto-ilarak daude N-1 errepidean, San Millan parean, Irungo noranzkoan, istripua izan delako. Errei bat itxita dago.
Gaur eguraldiak okerrera egiten jarraituko du eta badirudi 100 eta 300 metro artean elurra egingo duela. Gipuzkoan, kostaldean ere elurra egingo duela diote iragarpenek.
Iragarpenaren arabera, gaur eta bihar okerrera egingo du eguraldiak. Euria, kazkabarra, elurra eta haize bortitza espero dira datozen orduetarako ere.

Negu giroarekin hasi dugu astea eta iragarpenek diotenaren arabera, atzotik Euskal Herria astintzen ari den denboraleak, euria, kazkabarra, elurra eta haize zakarra utziko ditu datozen orduetan ere.
Dagoeneko, aurreneko elur malutak ikusi dituzte hiriburu batzuetan, Iruñan eta Gasteizen, esaterako, EiTBko webcametan ikus daitekeenez.
Bestalde, A-15 autobidea kamioiei itxiko diete, 20:00etatik aurrera. Arratsaldean lagun bat zendu da Legution izandako auto-istripuan.

Iragarrita zegoen bezala, elurra eta haizea izan dira gaurko protagonista nagusiak eta horrek eragina izan du errepideetan.
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (90)
Elurra (9)
Euria (19)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)

Inprimatu





