Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/05/16

Zerua goibel mantenduko da asteburu osoan zehar. Zerua lainoz estalita egongo da eta euri zaparrada gogorrak botako ditu.

Astebururako berri onik ez. Lainoek zerua beteko dute euskal lurralde osoan eta euriak ere agerraldiak egingo ditu behin eta berriz. Asteburu lainotsu eta euritsua, beraz.


Ostirala

Gaur, ezegonkortasunarekin jarraituko dugu; zerupea hodeitsu agertuko da eta euria botako du. Goizean haizeak iparraldera joko du eta batez ere arratsaldean, zaparrada arinak botako ditu. Gauean, berriz, atertzeko joera hartuko du. Tenperatura beroenak pasa diren egunetakoak baino baxuagoak izango dira, 20 ºC-tik behera.


Larunbatean
Larunbatean ere, ipar-mendebaldeko haizeak aginduko du eta eguraldia euritsu dator.Horrez gain, eguratsa ezegonkor samar ibiliko da, eta zerua oso hodeitsu egongo da, batez ere iparraldean, eta goizetik aurrera. Egun osoan zaparradak botako ditu, eguerditik aurrera indar handiagoz. Tenperatura egonkor mantenduko da.


Igandean
Igande goiza atsegina izango da, ostarteren bat ikusteko aukerarekin, baina eguerditik aurrera hodeiak ugaritu, eta zaparradak botako ditu. Gainera, zenbait lekutan hodei mardulak eta trumoitsuak izan daitezke, batez ere barnealdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta tenperatura aldaketa handirik gabe mantenduko da.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Beste asteburu euritsu bat - Elder - 2008-06-08 12:56:11
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu