![]() |
Arratsalde partean zaparrada batzuk espero dira eta bihar lehen orduetan hodei asko egongo dira.
Goizean zerua hodei gutxirekin egongo da, baina arratsalde partean hodei gehiago eta zaparrada batzuk izango ditugu gaurkoan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez.
Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira, barnealdean bereziki, eta zaparrada trumoitsuak botako ditu.
Bestalde, ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango eta 18-24 ºCren bueltan kokatuko dira lurralde osoan.

Asteazkena
Bihar eguraldia nahasi mantenduko da. Goizean goiz eta arratsalde-gauen hodei asko egongo dira.
Dena dela, eguerdian ostarteak zabalduko dira, baina arratsaldean hodeiak bueltatuko dira eta zaparradak botako ditu, noizbehinka trumoitsuak, barnealdean bereziki.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, tarteka bizi eta tenperatura maximoek behera egingo dute, 2-3 ºCtan kokatuz.
Osteguna
Etzi goizean hodei gutxi izango dira zeruan baina arratsaldean ekaitza bota dezake. Nahiz eta giro atseginarekin jaiki eguerditik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta zaparrada batzuk botako ditu, barnealdean bereziki.
Haizea norabide finkorik gabe ibiliko da eta kostaldean haize gozoa nagusituko da. Tenperatura 20-22ºCra iritsiko da.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





