![]() |
Tenperaturak 25ºC bueltan izango ditugu. Igandera arte ez dugu euri arrastorik izango.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Ostiral goizean lanbroa izango dugu nagusi, eta lainoak izango ditugu barnealdeko haranetan. Goi- eta erdi-lainoak sumatuko ditugu, batez ere arratsalde partean, baina giro eguzkitsu eta beroarekin gozatuko dugu.
Tenperaturak 25ºCtara iritsiko dira leku askotan. Kostaldean, baina, haize leunak giroa freskatuko du.
Tenperatura altuak direla eta, lainoak sortu daitezke mendi garaietan.
.jpg)
Larunbata eta igandea
Larunbatean erdi eta goi-lainoak izango ditugu eta tenperaturak aurreko egunean baino zertxobait altuagoak izango dira. Mendietan euri-zaparradak izan daitezke.
Igandean tenperaturak behera egingo du nabarmen eta euria izango da egun guztian zehar.
Igandean zerua estaliko da, batez ere erdi mailako eta goi mailako hodeiekin. Arratsalde partean, hodeiak ugaritu egingo dira eta euria egingo du.
Zaparradak botako ditu, bereziki barnealdean eta ekaitza sortu daiteke. Lurraldearen ipar partean euria han-hemenkakoa eta arina izango da. Tenperatura maximoak 20-22 ºC-ra jaitsiko dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena, eta ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (90)
Elurra (9)
Euria (19)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)

Inprimatu





