![]() |
Ostegunetik aurrera eguraldiak hobera egingo du eta ostiralean zerua oskarbi egongo da. Kontsultatu iragarpenak eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
.jpg)
Gaur giro nahasia izango dugu. Euskalmet euskal metereologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, tarteka hodei mardulak sartuko dira eta zaparrada bakanak botako ditu.
Eguerdi aldea nahiko lasaia izango da, baina arratsaldean bustitzeko arrisku gehiago egongo da. Gainera, orduan zaparradak trumoitsuak izan daitezke. Mendebal eta arratsaldean ipar-mendebaldeko haizeak termometroaren jaitsiera eragingo du eta maximoak 14-17 ºC artean kokatuko dira.
Ostegunean eguraldiak hobera egingo du. Goiz partean hodei ugari izango dira zeruan. Arratsaldean aldiz, zerua garbitzen joango da eta egunaren bukaeran ia urdin geratuko da. Hegoaldeko haizearen ondorioz, tenperaturak gora egingo du eta 17-19 ºC artean ibiliko da termometroa ordurik epelenetan. Kostaldean brisa sartuko da.
Ostiralean giro eguzkitsua eta tenperatura epela izango dugu. Goi-hodei finak agertuko dira zeruan, baina hauek ez diote traba handirik jarriko eguzkiari eta giroa dezente berotuko du. Horrez gain, hegoaldeko haizea ibiliko da. Hortaz, termometroa 25 ºC-ren bueltan kokatuko da. Arratsaldean brisa ibiliko da itsasertzean eta bertan apur bat beherago geratuko da.
Kontsultatu iragarpenak eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (112)
Elurra (9)
Euria (21)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Beste asteburu euritsu bat (1)
Ekaina 2008 (10)
Maiatza 2008 (10)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)

Inprimatu





