Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/04/25

Giro atsegina izango dugu gaur egun osoan, eta bihar ere, arratsaldera arte. Aldaketa igandean helduko da, fronte hotz batekin. Kontsultatu iragarpenak eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak  EiTBra.

Eguna udaberri giroarekin eta zeru garbiekin hasi da Euskadiko hiriburuetan.


Ostirala
Gaurko, ostirala, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi atsegina iragarri du. Eguna laino-guneekin hasi da, baina laster joan dira, eguzkiari bidea emanda egun osorako.


Gainera, tenperaturak udakoak izango dira ostiral honetan, hegoaldeko haize pixka batekin, termometroak 24 edo 25 gradura arte igota. Kostaldean haize leuna joko du.


Larunbata
Bihar, larunbata, giro eguzkitsua izaten jarraituko dugu, joko duen hegoaldeko haizea dela eta tenperatura maximoak 25 gradutik gorakoak izango baitira.

Beroaren eraginez arratsalde partean hodeiak eratzen joango dira, eta baliteke ekaitzak botatzea, barnealdean batez ere.


Igandea
Iganderako, ordea, aldaketa iragarri dute, giroa hoztuko duen fronte hotz bat dela eta. Halaber, zerua estalita egongo da eta euria botako du. Arratsaldean ekaitzak ere bota ditzake.


Haizeak iparraldetik joko du, tenperatura maximoen jaitsiera nabarmena eraginda.


Kontsultatu iragarpenak eta bidali eguraldiaren inguruko argazkiak EiTBra.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu