Inprimatu Inprimatu    Castellano   
2008/04/21

Hala ere, gau partean euria egiteari utziko dio eta bihar ostarteak izango dira. Kontsultatu eguraldiari buruzko albisteak eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.

 


Gaur egun osoan zehar hodeitsu egongo da zerua eta euria egingo du lurralde osoan, baina gehienbat iparraldean, non ekaitzen bat eman daiteke, Euskalmet Euskal Meteorología Agentziak jakitera eman duenez.

Zerua oso hodeitsu mantenduko da eta zaparradak botako ditu; iparraldean izango dira zaparrada horiek sarriagoak eta noizean behin ekaitzak jo dezake.

Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta tenperatura maximoek behera egingo dute nabarmen, termometroak ez dira 15 ºCra ailegatuko.

Asteartea

Bihar goizean goiz zaparradaren bat botako du oraindik Iparralden eta Nafarroa iparraldean, baina orduak aurrera joan ahala atertzen joango da.

Egunaren amaieran, hodeitza areagotu egingo da berriro. Hala ere, eguraldi ederra geratuko zaigu eguerdian, ostarte zabalekin. Egunean zehar haizeak indarra galduko du eta tenperatura epeltzen joango da.

Asteazkena

Fronte baten sarrerarekin zerua estalita izango dugu asteazken goizean beste behin ere. Euri txikia egingo du ere, hala ere, arratsaldean atertzen joango da eta hodeiak urritu egingo dira.

Baina asteazkenetik hasita, eta bereziki datozen egunetan, eguraldiak hobera egingo du. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, gaueko tenperatura igo egingo da baina egunekoa aldaketa handirik gabe mantenduko da.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Blog honi buruz
Asteburuko eguraldia edo hurrengo egunetarako joera zein den jakin nahi? Hemen aurkituko dituzu iragarpenaren inguruko albisteak.
Azken erantzunak
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian - iraia - 2008-05-01 11:20:53
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute (1)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu