![]() |
Euria eta haizea izango dugu protagonista nagusia hurrengo egunetan. Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBren blogera.
Egoera ezengokorrak iraungo du gaur, ostirala; zaparradak eta ekaitzak ere izango ditugu. Zerua estaliago egongo da goizaldean eta egunaren bukaeran ostarteak zabalduko dira.
Tenperaturak beherako bidea jarraituko du eta maximoek ez dute 16-17 ºC-ak gaindituko. Adi ibili beharko dugu haizearekin, zakar joko baitu; hasieran hegoaldekoa izango da eta arratsaldean mendebaldekoa. Itsasertzean haize oso zakarra espero da.
.jpg)
Larunbata
Hodeiak eta ostarteak agertuko dira egunaren lehen partean. Goizak aurrera egin ahala, zerua hegoaldetik estaltzen joango da. Hego partean euri txikia egingo du eta posiblea da noizean behin kantauri isurialdera iristea
Kostaldean bustitzeko aukera txikiagoa izango da. Hegoaldeko haizea ibiliko da, oraingoan suabeago; hala ere, itsasertzean harrotu egingo da arratsalde partean. Tenperaturak zertxobait gora egingo du.
Igandea
Euria izango dugu berriro, bereziki arratsalde partean. Tarteka gogotik botako du eta noizean behin ekaitzak joko du.
Haize zakarra izaten jarraituko dugu eta kostaldean ufada oso gogorrak neurtuko dira; hegoaldetik sartuko da hasieran eta mendebaldetik bukaeran. Kantauri isurialdeko tokietan tenperatura apur bat jaitsi daiteke eta gainerakoetan egonkor mantenduko da.
Astelehenetik aurrera
Aurreko egunetan izandako giro antzekoa izango dugu astearen lehenengo egunean, baina tenperaturak behera egingo du zertxobait. Euriak jarraituko du, baina ostarteak izan daitezke lurraldeko zenbait tokitan.
Asteartean tenperaturak gora egingo du, baina ostarteak desagertuko dira. Giro desatsegina izango dugu lurralde guztian.
Ikusi edo bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBren blogera.
Neguko eguraldia datozen egunetarako - --- - 2008-01-29 13:15:29
Asteburu eguzkitsua geurean - Mikel Goņi - 2008-01-20 17:24:54
120 km/h haize-boladak egon daitezkeela eta, alerta ezarri dute - jon - 2008-01-14 17:34:06
Berotea (1)
Bitxikeriak (2)
Eguraldiaren iragarpena (90)
Elurra (9)
Euria (19)
Lehortea (1)
Trafikoa (17)
Neguko eguraldia datozen egunetarako (1)
Asteburu eguzkitsua geurean (1)
Eguzkia lagun izango dugu maiatzeko zubian (1)
Apirila 2008 (9)
Martxoa 2008 (9)
Otsaila 2008 (3)
Urtarrila 2008 (13)
Abendua 2007 (15)
Iraila 2007 (3)
Abuztua 2007 (4)
Uztaila 2007 (7)
Ekaina 2007 (9)
Maiatza 2007 (17)
Apirila 2007 (20)

Inprimatu





